Mobilizazioa egin du LABek Euskal Preso Politikoen etxeratzea eskatzeko
Andra Mari Zuriaren Plazan elkarretaratzea egin du gaur LAB sindikatuak Euskal Preso Politikoen etxeratzea eskatzeko, "Konponbide garaia da, presoak etxera lemapean!" LABek bat egin du SAREk abiatutako "Izan bidea" dinamikarekin.
Elkarretaratzea egin dute LAB sindikatuko ordezkariek gaur Andra Mari Zuriaren Plazan Euskal Preso Politikoen etxeratzea eskatzeko; etxeratzea «gatazkaren konponbidean, bake eta bizikidetzaren bidean ezinbesteko urratsa» dela azpimarratu dute.
LABek preso guztien Euskal Herriratzea eta 65 urtetik gorakoen berehalako askatasuna galdegin dute. Gradu aldaketak ahalbidetzea eta bisitak baimentzea ere eskatu diete administrazio desberdinei. Espainiar Gobernuak Covid-19aren pandemian zehar espetxeetako salbuespen neurriei eutsi diola gogorarazi dute, Europako betse herrialdeetan «gaixotasunak zituzten presoak eta adinekoak» askatu dituzten arren.
«Izan Bidea» dinamika
LAB sindikatuak babesa erakutsi dio gaurko elkarretaratzean SARE eta Etxerat elkarteei eta SAREk martxan jarritako «Izan Bidea» dinamikari. Euskal Presoen egoerari aterabide emateko eta aktibazio sozialerako tresna izatea da SAREk martxan jarritako «Izan bidea, ibiltarien sarea» dinamikaren helburua.
Bide horretan, datorren uztailaren 30ean Debako hondartzan mobilizatuko da LAB sindikatua «Euskal Presoak etxean eta bizirik nahi ditugu!» lemapean
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!