Iturrietako mendietan 82 metroko dorre meteorologikoa jartzeko lizentzia bertan behera geratu da
Urtarrilean sabotaje baten ondorioz behera bota zuten Onraita herrian eraiki zuten 82 metroko dorre meteorologikoa ez dute berriz altxatuko Arraia Maeztuko udalak dorrearen eraikuntzaren aurka jarritako errekurtsoa onartu ostean. Errekurtsoa EH Bilduk aurkeztu zuen Batzar Nagusietan ingurumen.ebaluazio azterketa osatu gabe baitzegoen.
Iragan urte amaieran Lautadako eta Mendialdeako hainbat herritan «Iturritako mendien aldeko asanbladak» osatu zituzten bertan eraiki nahi duten parke eolikoaren proiektuaren etetea eskatzeko. Proiektu horren baitan Arraia Maeztuko Onraita herrian 82 metroko dorre meteorologikoa altxatu zuten azaroan eta haserrea piztu zuen herritarren artean.
Arraia-Maeztuko udalak dekretu bidez baimendu zuen dorrea altxatzea aurretik inongo ingurumen ebaluaziorik burutu gabe. Obrak abiatu zirenean, lanen berehalako etetea eskatu zuten talde ekologistek, honek ingurumenean eragin ditzazkeen kalteen gaineko ebaluazio txostena osatua izan arte. Dorrea interes ekologiko handiko leku batean jarria zegoen, Kontserbaziorako Babes Bereziko enklabean. Natura 2000 Sarearen baitan, babestutako eremu bezala dago katalogatuta zonaldea, bertako akuiferoek duten kalteberatasuna dela eta.
Sabotaje batek behera bota zuen 82 metrotako dorrea urtarrilean. Dorrea ez zen berriro altxatu EH Bilduk obra lizentzia baliogabetzea eta lanak gelditzea eskatu baitzuen Arabako Batzar Nagusietan, hau eraikitzeko prozedura guztiz baliogabea zela ondorioztatuta. Arraia-Maeztuko udalak errekurtsoa onetsi du orain eta dorrea ez da berriro altxatuko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!