Selektibitatea baldintza duinetan egitea exijitu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari
Hezkuntza komunitatea osatzen duten hainbat eragilek elkarretaratzeak burutu dituzte Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Ikasle eta langileen bizitzak erdigunean jarri eta selektibitate frogak "baldintza duinetan" burutzea eskatzeko.
Atzo aurkeztu zuten hezkuntza komunitateko hainbat eragilek «Selektibitatea baldintza duinetan» dinamika, ate joka dauden unibertsitaterako sarbide frogen aurrean «ikasle eta langileen bizitzak erdigunean» jartzeko eskatuz erakunde desberdinei. Gora Ikasleon Borroka dinamika, LAB, STEILAS eta UGT sindikatuak, Ikastolen Elkartea, Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma eta Sortzen elkartea dira dinamikaren bultzatzaileak.
Osasun krisiak iraun bitartean hezkuntzaren inguruan hartutako erabaki guztietan «ezjakintasuna, noraeza eta gardentasun falta» nagusi izan dela salatu dute, baita «kontsentsu eta iritzi desberdinen uztarketa falta ere». Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki horietako bat da selektibitatearekin aurrera jarraitzea.
Dinamikaren bultzatzaileak, bi gobernuek hezkuntza komunitateko eragileen iritziak entzuteko izan duten jarrera falta salatu dute. Hain zuzen ere, «hezkuntza komunitateak merezi duen ahotsa» aldarrikatzea da dinamikaren helburua.
Ikasle eta langileen bizitzak erdigunean jartzeko neurriak
Elkarretaratzea egin dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurrean hezkuntza agintariei hainbat neurriren aplikazioa exijitzeko. Selektibitate frogan ikasleen arteko zein ikasle eta irakasleen arteko segurtasun distantziak mantetzea eta beharrezkoak diren segurtasun material zein prozedurak aplikatzea eskatu dute. Modu berean ikasle bakoitzak azterketak «ahalik eta gerteun daukan espazio seguruenean egitea» galdegin dute.
Edukiei dagokienean ikasturteko hirugarren ebaluaketan landutakoa azterketan ez ebaluatzea exijitu diete bi gobernuen hezkuntza sailei. Bi arrazoi nagusi mahaigaineratu dituzte: bermerik ez dagoelako hirugarren ebaluaketako eduki hori «ganoraz» landu den ala ez ziurtatzeko eta ikasturtea modu telematikoan jarraitu ezin izan duten ikasleekiko desoreka handia sortuko delako.
Azterketei dagokienez, «azterketa ereduen arteko ariketen aukeraketa orekatua» eskatu dute, baita azterketak zaindu eta zuzendu behar dituzten irakasleei denboraz helarazitako irizpide zehatzak ematea.
Dinamika aurrera ateratzeko maila lokalean hezkuntza komunitatearen mahai propioak sortuko dituztela jakinarazi dute : «Ikastetxez ikastetxe eta herriz herri, hezkuntza komunitateko kide guztiok elkartu eta neurri hauek aplika daitezen lan egingo dugu«
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!