Kaleak berreskuratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak
Ekainaren 19an mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta betse hainbat herri eta eskualdetan. "Publikoa eta funtsezkoa dena zaintzeko aberastasuna benatu behar dela" azpimarratu dute.
Hiru hilabetez luzatu den etxealdiaren ostean kaleak berreskuratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. «Norabide berri baten premia» jarri dute mahai gainean eta eredu sozio-produktibo beri bat eraikitzea ezinbestekoa dela azaldu dute, «bizitzak erdigunean jarriz». Horretarako, mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan datorren ekainaren 19an.
Mobilizazioak Araban
Datorren ekainaren 19an Gasteizen zein Arabako betse hainbat herritan burutuko dira mobilizazioak. Bi deialdi daude dagoeneko mahai-gainean eta hurrengo egunetan gehiago egingo dira publiko. Gasteizen goizean eta arratsaldean burutuko dira mobilizazioak, goizekoa 11:30etan abiatuko da Foru Plazatik, arratsaldekoa, aldiz, 18:30etan Dato kaleko tren geltokitik.
Aiaraldean Amurrion eta Laudion egingo dituzte mobilizazioak; 19:00etan abiatuko dira herri bakoitzeko plazetatik. Lautadan, aldiz, bizikleta martxa bat abiatuko da 17:30etan Aguraingo frontoi zaharretik eta 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Errege Atarian.
Zazpi alorretako aldarrikapenak
«Publikoa eta funtsezkoa zainduz, aberastasunak banatu! Lehenik bizitzak!» lelopean kalera aterako da Eskubide Sozialen Karta, zazpi aldarrikapen zehatzekin.
Zerbitzu publikoen garapena eskatuko dute datorren ostiraleko mobilizazioetan, zaintza lanen, azpikontrataturiko zerbitzuen eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa exijituz, langile guztien subrogazioa eginez. Zaintza eredua aldatzeko beharra ere mahaigaineratuko dute eta «sistema publiko, unibertsal eta doakoa»bermatu dadin 10.000 lanpostu sortzea proposatu diete administrazioei.
Bazterketa eta pobreziari aurre egiteko neurriak ere aldarrikatuko dituzte, hala nola, dagoeneko Nafarroa eta EAEko parlamentuetena aurkeztutako Herri Ekimen Legegilean zehaztutako neurriak betetzea eskatzea: DSBE eta EBa, gutxieneko soldataren %100 eta etxepizitza eskubidea.
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean aldarrikatu bezala 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta gehienezko 35 orduko lanaldia izango dira ekainaren 19ko aldarrikapen nagusietako batzuk.
Proposatutako neurri guztiek suposatzen duten gastu igoeraren aurrean eta testuinguruak eragingo duen zor-publiko guztiari aurre egiteko fiskalitate berri baten beharra azpimarratu dute, hots, gastu horiek kapital-errenta eta enpresa irabazien gaineko zergen kontura izatea.
Azkenik «administrazio egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian» lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa eskatuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!