Abeltzain bat hil zen atzo Urizaharran gertatutako lan istiripuan
66 urteko abeltzain batek bizia galdu zuen atzo traktorearekin lanean ari zela. Dagoeneko 34 langile dira, gutxienez, urtea hasi zenetik lan istirpuetan hildakoak. LAB sindikatuak abeltzaintzako lan-baldintzak hobetzeko neurriak eskatu dizkie administrazioei
66 urteko abeltzain bat hil zen atzo, ekainak 1, Urizaharrako lursail batean lanean ari zela traktorearekin istripu bat izan ostean. Abeltzaina traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta geratu zen. Urtea hasi zenetik gutxienez 34 langile hil dira lan istripuetan eta beste bi desagertuta jarraitzen dute Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegian.
Abeltzaintzako lan-baldintzen hobetzea
LAB sindikatuak oharra kaleratu du atzoko lan heriotzaren harira, bertan abeltzaintzako lan-baldintzen hobekuntzarako neurriak hartzea exijitu die administrazioei. Sektoreko langileek arrisku askori aurre egin behar diotela azpimarratu du sindikatuak eta horrek sektoreko «ezbehar tasa altuari eragiten dio» langileek lan-arriskuen alorrean prestakuntza gutxi jasotzen baitute.
Horregatik langileen bizi baldintzak hobetzeko «berehalako neurriak hartzea eta lan-arriskuen alorrean formakuntza plana martxan jartzea» eskatu diete administrazio publiko desberdinei
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!