Premia handiena dutenentzako janaria erosi eta banatzeko diru bilketa abiatu du Etxebizitza Sindikatuak
"Hozkailu hutsik ez!" dinamika aurkeztu zuen atzo Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, premia larria duten eprtsona eta familientzako janaria erosi ahal izateko diru bilketa jarriko dute martxan.
Azken asteetan etxebizitza problematikari aurre egiteko lanean aritu da Gasteizko Etxebizitza Sindikatua, COVID-19ak sortutako krisiak are gehiago larriagotu duen problematika hain zuzen. Besteak beste, gobernuak eskainitako laguntzak nahikoa ez direla egiaztatzeko aukera izan dute Sindikatuko kideek, «batez ere, hauek lortzeko behar diren baldintza zorrotzen eta burokrazia izugarriagatik» azaldu dute.
Bestelako arazo larriekin ere egin dute topo, tartean, familia askok eta askok ez dutela janaria lortzeko diru nahikorik. Salatu duten bezala Gasteizko zerbitzu sozialak gainezka daude eta ez dira nahikoak behar guztiak asetzeko, gainera zenbait prozedimendu erabat etenda daude.
Elikagaientzako diru bilketa
Egoerari aurre egiteko helburuarekin beharra duten familiei janaria erosi eta banatzeko diru bilketari ekin diote, «jakin badakigu sabela hutsik ezin dela etxebizitza duin bat defendatzeko borrokatu». Alarma egoerak inposaturiko mugengatik ezin direla nahieran antolatu azaldu dute eta, ondorioz, janaria lortzeko duten modu bakarra dirua biltzea dela.
Hainbat modu daude diru bilketan laguntzeko: Bizum aplikazioa erabilita 644 16 87 47 telefonora dirua bidalita edota eskura jarri duten kontu korrontera transferentzia bat eginez, ES11023908067621635520.
| HOZKAILU HUTSIK EZ
💸Elikagaientzako diru bilketa jarri dugu martxan
👇Hemen informazio guztia pic.twitter.com/u4D0tzvjQS
— Etxebizitza Sindikatua (@EtxeSindikatua) April 23, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!