93 bazkari, 43 herrialde eta aurreiritzien aurkako lau urteko lanketa
Guztira, 93 bazkari egon dira eta 43 herrialde ezberdinetako pertsonek egin dute bat bazkalorduan. Aurreko urtearekin alderatuta, herrialdeei dagokionez, aurten 20 herrialde ezberdinetako bizilagunak bildu dira mahaiaren inguruan.
Ekuador, Errusia, Txina, Sahara… Laugarren urtez jarraian, familia, talde, kuadrila edo eragile ezberdinek bazkari interkulturalak egin dituzte azaroaren 19an Arabako leku ezberdinetan. Hasiera batean Gasteizen indarra zeukan arren, 2017 honetan, beste edizio batzuetan bezala, Gasteizen, Mendialdean, Aiaraldean, Lautadan eta Arabar Errioxan ospatu dute Bizilagunak ekimena.
Bi talde ezberdin -familiak, taldeak, kuadrilak…- bata Arabarra eta bigarrena etorkina edo errefuxiatua. Guztira, 93 bazkari egon dira eta 43 herrialde ezberdinetako pertsonek egin dute bat bazkalorduan. Aurreko urtearekin alderatuta, herrialdeei dagokionez, aurten 20 herrialde ezberdinetako bizilagunak bildu dira mahaiaren inguruan -aurreko urtean 23-.
CEAR-Euskadik eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako ekimen honen helburu nagusietako bat aurreiritziak suntsitzea da. Horretarako, egunero egiten dugun zeozer, bazkaldu, herrialde ezberdinetako beste pertsonekin elkarbanatzeko aukera da Bizilagunak.
Baina ekimena ez da etxeetan soilik geratu. Goianeko futbol taldeko lagunek, adibidez, bazkaria aurreratu zuten eta larunbatean egin zuten afaria. Judimendiko auzoan, bestalde, SUmendi Gazte Espazioak ateak ireki ditu igandean eta bertan egin dute bazkaria 30 lagun baino gehiagok.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!