70.000 euroko errepresio ekonomikoa, etxegabetze bati aurre egiteagatik
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, 2021eko urtarrilean Herrandarren kalean etxegabetze bati aurre egiteagatik, Eusko Jaularitzak igorritako isunak jaso zituzten lehenik: 30.000 euro guztira. Orain, etxegabetze bera dela eta, Gasteizko Udalak 40.000€-ko isunak ordainarazi nahi dizkiela salatu dute, Mozal Legea aplikatuz eta Covid-19aren ondorioz ezarritako neurrien aitzakipean. Diru-bilketa kanpaina abiatu dute.
Joan den urteko urtarrilean, Gasteizko Herrandarren kalean bizi ziren 15 pertsona etxegabetu zituzten . Dispositibo polizial handia izan zen, eragindako errepresioa bezala: 3 atxilotu, 2 pertsona atzerritartasun zerbitzura bidaliak eta 4 epaiketaren zain. Gainera, Eusko Jaurlaritzak igorritako isunak jaso zituzten hainbat kidek, Mozal Legea aplikatuta. Guztira, 30.000 euro isunetan.
Etxebizitza Sindikatuak orain salatu duenez, pasa den urtarrilean bigarren isun oldea jaso dute. Kasu honetan, Gasteizko Udalak covid neurriak ez errespetatzea eta desobedientzia egozten die, eta 40.000 euroko eskatzen dizkie orotara. Neurri horiek inposatutako askatasun eta oinarrizko eskubideen murriztea salatu du Sindikatuak; biltzeko, manifestatzeko eta mugitzeko eskubideak tarteko.
Diru-bilketa kanpaina
Diru-bilketa kanpaina bat jarri du martxan kolektiboak, jasotako isunak ordaintzen lagundu nahi duenari horretarako aukera eskaintzeko.
Hauxe da ekarpena egiteko kontu korrontea: ES14-3035 0080 91 0800087090.
Errepresio ekonomikoa, diziplinatzeko neurria
Jazarpen honen dimentsioa, norbanakoak zorpetu ez ezik, mugimendu bat ekonomikoki itotzeko saiakera dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak; baita aurrerantzean antzeko salaketak egin asmo dituen ororentzako mezua ere: «Bizitza ikaragarri garestitzen ari den testuinguruan errepresio ekonomikoaren zama handituz doa eta bere izaera diziplinatzailea sakonduz. Langile klasearen bizi baldintzen defentsa eta haren antolakuntza mehatxatzeko neurriak dira gure aurka harturikoak, askatasun politikoen aurkako eraso zuzenak».
Dei egin dute klase elkartasuna hedatzeko, «pobretze eta krisi garaiotan egungo zein etorkizuneko borroka prozesuak sostengatzeko».
70.000€ POR HACER FRENTE A UN DESAHUCIO
Hemos puesto en marcha una recogida de dinero, aquí el video-explicación: 📽️
Para hacer tu aportación, a la siguiente cuenta corriente:
ES14-3035 0080 91 0800087090Para más información: https://t.co/w1AYNkVyCJ pic.twitter.com/KtriIhlfGk
— Etxebizitza Sindikatua (@EtxeSindikatua) May 24, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!