«Ez dute lortuko», ZADekin elkartasun mezua
Lagun ugari bildu dira Gasteizko erdialdean Notre- Dame-des-Landes-eko ZAD proiektuari babesa adierazteko. «2012an estatuaren arduragabekeri txikitzaileak ez zuen lortu eta oraingoan ere ez dute lortuko», adierazi dute.
Eguraldi txarrari aurre egin eta lagun ugari bildu dira Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan, ZADeko kideei babesa adierazteko eta desalojo saiakera gaitzesteko.
Gogoratu dutenez, 2009an eman zioten hasiera zadistek erresistentziari; bizitzaren aldeko eta kapitalaren kontrako erresistentzari, makro proiektuen kontrako erresistentziari, lurraren defentsaren aldeko erresistentziari… 9 urteren ostean, desalojo saiakera bat geldiarazi dute jada eta Notre- Dame-des-Landes-eko nekazari eta biztanleekin batera komunitate erraldoi bat egonkortu dute zonaldean.
«Urte luze hauetan eginiko lan emankorra ikusita, zein azken hilabetean Gobernu frantsesak aireportuaren eraikuntza geldituko zelaren berria ikusita, askok pentsa genezakeen momentu hau saiez zitekeela, baina heldu da: ZAD-en bigarren desalojo saiakera astelehenean hasi zen ate joka», adierazi dute deitzaileek.
Salatu dutenez, prentsari ez zaio ZADen sartzen utzi. Zabaldu daitezkeen irudi bakarrak jendarmeek harturikoak omen dira.
«Egoerak ez gaitu harritzen; gobernuak ezinezko zuen ZADen eta Notre-Dame-des-Landes-eko herritarren presiopean aireportuaren proiektua bertan behera uztea. Hori egin izan balu, arriskutsuegia litzatekeen aurrekaria ezarriko luke», baieztatu dute.
ZADekoen esanetan “bertan bizi gara, bertan errotu eta hazi gara. Lur hauei, baso hauei, loturik gaude eta ez gara inolaz ere joango”. Eta, zentzu honetan, babes mezuarekin amaitu dute elkarretaratzea: «2012an estatuaren arduragabekeri txikitzaileak ez zuen lortu eta oraingoan ere ez dute lortuko».
Autobusa
ZADera joateko autobusa antolatu dute. Ostiralean aterako da, 14:00etan Errekaleorretik. Itzulera, aldiz igandean izango da. Izena emateko zerrenda Txapelarri tabernan egongo da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!