550 kilo elkartasun Trebiñutik Tubacexeko piketera
Trebiñu eta Argantzun herrietako bizilagunak Laudioko piketean izan dira gaur, greba mugagabearen 117. egunean. Elkartasun-astean bildutakoa eraman diete grebalariei: 800 euro, 550 kilo patata, kroketa sorta bat eta 5 kilo intxaur. through Aiaraldea.eus
Kaleratzeen aurka greba mugagabean dauden Tubacexeko langileen aldeko elkartasun-astea antolatu zuten Trebiñun maiatza bukaeran. Aste oso batez bono-laguntzak saldu zituzten Argantzun eta Trebiñuko tabernetan, eta maiatzaren 30ean Tubacexeko langileen aldeko postua jarri zuten Trebiñuko plazan.
Guztira 800 euro, 550 kilo patata, kroketa sorta bat eta 5 kilo intxaur bildu zituzten. Gaur egin dute bildutako guztiaren entrega Laudioko piketean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!