5.200 euro baino gehiago ordainarazi nahi dizkie Tubacexek Ernaiko sei kideri, lan heriotzak salatzeko eginiko ekintzengatik
Bi epaiketa izango dituzte datozen hilabeteetan. Horren aurrean, “prekarietatea borrokatzen” jarraituko dutela nabarmendu dute gazte antolakundeko kideek. through Aiaraldea.eus
Bi epaiketa izango dituzte hurrengo hilabeteetan Aiaraldeko Ernaiko sei kidek. Gazte antolakundeko militante horiek 5.200 eurotik gorako kalte-ordain eskaerari egin beharko diote aurre Tubacexen azken hilabeteetan jazotako lan heriotzak salatzeko eginiko ekimenak direla eta.
Ernaik salatu duenez, enpresako zuzendaritza izan da salaketak jarri dituena, “langile elkartasuna kriminalizatzeko helburuarekin”.
Gazte antolakundeak ohar baten bidez salatu du egoera: “Prekarietatearen aurpegirik gordinenak gogor kolpatu du eskualdea, baina errealitate lazgarri honek baditu beste hamaika aurpegi: lan baldintza txarrak, pertsonal falta, formazio eta segurtasun falta, ordaindu gabeko praktikak eta ordu estrak, soldata miserableak, enpresarien mehatxu eta xantaiak…”.
Horren aurrean, “prekarietatea borrokatzen” jarraituko dutela nabarmendu dute Ernaiko kideek. “Langileen eskubideak defendatzen jarraituko dugu eta lan heriotzei irmotasunez erantzuten jarraituko dugu. Ez dugu elkartasunaren eta zilegi den borroka baten kriminalizaziorik onartuko”.
Gauzak hala, “borroka kolektiboaren” garrantzia nabarmendu dute, “egoera jasanezin hau iraultzeko” beharrezkoa dela iritzita. “Esplotazioari aurre egin eta bizitzaren sostengua erdigunean jarriko duen eredu politiko, sozial eta ekonomikoa defendatu eta sustatzen jarraituko dugu”.
Guztira hiru ekintza egin dituzte Ernaiko kideek Tubacexen uztailean eta irailean jazotako lan heriotzak salatzeko. Bideo hauetan ikusi daitezke hirurak:
Tubacexeko lan heriotzen afera gaurkotasunezko gaia bihurtu da berriz aste honetan, atzo 24 orduko greba egin baitzuten fabrikako beharginek zuzendaritzari segurtasun neurri gehiago eskatzeko:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!