4000€ isunetan, Laudioko gaztetxearen desalojoaren aurka protesta egitearren
Ekainaren 13a Laudioko Gaztetxea husteko agindutako azken eguna zen, eta desalojo data eta ordu zehatzik gabe, protesta egitea erabaki zuen gazte asanbladak. Dozenaka lagun elkartu ziren goizean goizetik elkartasuna adierazteko. Orain, gaztetxeak salatu du azken asteetan isunak iritsi direla, eta guztira 4000€ eskatzen dute.
Ekainetik hona Udalak gaztetxea hesitu duela eta parkeko obrak atzeraetuko dituela ere esan dute gaztetxeko kideek. Duela bi urte, Laudioko Lamuza parkean obrak hasi zituen Foru Aldundiak. Udalak parkean dauden espazio guztiak hustu zituen, Gaztetxea barne. Obrak «etengabe» luzatzen zirela ikusita eta espazioa berriro erabili ahalko duten bermerik gabe, atondu eta berriro ireki zuten otsailean gaztetxea.
Udalak, gaztetxearen ustez, «ez du parkeko kolektiboak birkolokatzeko asmorik izan» eta ez die espazio berrien antolaketan esku hartzen utzi.
Isunen aurkako kanpaina abiatuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!