36, 21 eta 14 hilabeteko espetxe zigor eskaerak Tubacexeko hiru grebalariren kontra
Eskualdeko langileak dira guztiak eta kartzela zigorrei ez ezik, isun ekonomikoei ere egin beharko diete aurre. Otsailaren 23an atxilotu zituzten auzipetuak, Laudioko Tubacex enpresako lantegiaren atarian gertatutako protestetan. through Aiaraldea.eus | Aitor Aspuru Saez
Tubacexeko hiru grebalariren kontrako eskaera fiskalak egin dituzte Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi dio langile bati, eta 14 hilabetekoa beste biri. Akusazio partikularrak, ordea, 36 hilabeteko kartzelaldia eskatu du beharginetako baten aurka. Horrez gain, isun ekonomikoak ere proposatu dituzte.
Hiru grebalariak lanuztearen 9. egunean egindako protestan atxilotu zituen Ertzaintzak. Egun horretan, lantegiko sarrera oztopatu zuten hainbat beharginek, zuzendaritzaren autobusari pasatzen ez uzteko. Istiluak berehala hasi ziren, eta oihartzun handia izan zuten irudiek.
Goizeko lehen atxilotuaren kontra, 14 hilabete
Lehen istiluekin batera, grebalari bat eraman zuen atxilo poliziak. Horri 14 hilabeteko espetxe zigor eskaera egin dio fiskalak, agintaritzaren aurkako erasoa leporatuta. Zehazki, egozten diote ertzain bati ostikoak eta ukabilkadak ematea, eta zenbait lesio eragitea. Agenteak bost eguneko baja hartu zuen.
Agintaritzaren kontra erasoa, erresistentzia eta lesioak leporatu dizkiete langileei
Horrez gain, poliziaren erlojuari 480 euroko kalteak sortzea ere egotzi diote. Langilearen aurkako isunak 560 eurokoak dira, lesioengatik eta ordulariagatik. Aiaraldea Komunikabidea langilearekin harremanetan jarri da eta guztiz ukatu ditu akusazioak.
Bigarren atxilotuari 14 hilabete fiskalak, 3 urte baino gehiago akusazio partikularrak
Goizean, baina beranduago, Ertzaintzak beste grebalari bat atzeman zuen. Fiskalaren bertsioaren arabera, langile horrek bi ertzain bultzatu zituen istiluen kontrako furgonetaren aurka, bortizki. Biek izan omen zituzten lesioak. Agente batek astebetez hartu zuen baja eta besteak, aldiz, 62 egunez. Fiskaltzak 14 hilabeteko espetxe zigor eskaera egin dio agintaritzaren aurkako erasoagatik, baina akusazio partikularrak, bi ertzain salatzaileen izenean, eraso bikoitza leporatu dio. Horrek esan nahi du 18 hilabeteko bi zigor ezarri nahi diotela grebalariari, hau da, hiru urte baino gehiago guztira.
2021eko otsailaren 23ko goizean atxilotutako bigarren langileari hiru urteko espetxe zigorra egin dio akusazio partikularrak, zauritutako bi ertzainen izenean. Fiskalak, aldiz, 14 hilabeteko espetxealdia eskatu du
Isun ekonomikoei dagokienez, fiskalak eskatu ditu 1.120 euroko zigorra lesio arinak sortzeagatik, gehi 150 euro astebeteko baja hartu zuen poliziarentzat eta 3.772 euro 62 eguneko baja hartu zuen agentearentzat. Akusazio partikularrak 1.200 euroko eskaera egin du lesio arinengatik, 490 euro astebeteko bajagatik eta 4.340 euro 62 eguneko baja dela medio.
Arratsaldeko atxilotuari, 21 hilabeteko zigor espetxe eskaera
Atxiloketak arratsaldera arte luzatu ziren otsailaren 23an, eta beste grebalari bat ere atxilotu zuen Ertzaintzak. Kasu horretan, agintaritzaren kontrako erasoa eta erresistentzia egotzi dizkio fiskaltzak, 12 eta 9 hilabeteko espetxe zigor eskaerak, hurrenez hurren. Delitu arinengatik 3.300 euro inguruko isun ekonomikoari egingo dio aurre langileak.
Behargin honekin ere mintzatu da Aiaraldea Komunikabidea eta langileak uste du akusazioa zentzugabea dela. Hasteko, zigor gehiena agintaritzaren kontra erasoa egiteagatik delako. Bere ustez, atxiloketaren bideoan bertan ikus daiteke beharginak ez zuela Ertzaintzaren kontra jo, eta alderantziz izan zela.
Pues parece ser que los chicos ciclados de @iurkullu han detenido por lo menos a 3 trabajadores.#tubacexborrokan
GORA LANGILEON BORROKA pic.twitter.com/a9ciDbkHI0— @ErreHarria #ANkerkeriariSTOP 🇵🇸 (@Erreharria1) February 23, 2021
Horrez gain, langileak uste du ironikoa dela erresistentzia egoztea, besoan behin betiko lesioa eragin baitzion poliziak atxilotzean eta, horregatik, hain zuzen, mugitzen zen eskuburdinak jartzen zizkioten bitartean:
Espetxe zigor eskaera larriagoak
Otsailaren 23ko atxilotuak 8 hilabete iraun zuen grebaren lehenengoak izan ziren, baina ez bakarrak. Zehazki, lau urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorrak egin ditu fiskalak martxoaren 25ean egondako istiluen harira salatutako hiru gazteren kontra. Nabarmentzekoa da gazte horiek ez zirela ezta atxilotuak izan, gero heldu zitzaizkien salaketak etxera.
Halaber, martxoaren 25eko liskarrak ez ziren hain larriak izan, gutxienez, otsailaren 23koekin alderatuta. Gogoratu beharra dago otsailaren 23an Ertzaintzako zenbait sindikatuk eskatu zutela baimena berriro gomazko pilotak erabiltzeko, 15 agentek zauriak izan zituztela argudiatuta.
Absoluzio bat
Errepresioaren zerrenda, dena den, nabarmen luzeagoa da Tubacexeko grebalariei dagokienez. Aintzane Mendia amurrioarrak absoluzioa lortu zuen azaroan, ertzain bat eraso izana leporatu baitzioten. Sententziak argi utzi zuen poliziaren bertsioak ez zuela oinarririk.
Horrez gain, isun ekonomiko ugari heldu zaizkie grebalariei, Mozal Legea baliatu baitu hainbat aldiz Ertzaintzak. Hori gutxi balitz, Laudioko Udaltzaingoak ere salatu zituen langileak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!