Autogestioaren gorazarrea, 30 urte ospatzeko hilabetean
Apirilaren 28a izango da egun handia, baina eguneko egitarauaren berri emango dute aurrerago. Hilabete guztian zehar autogestioak eta okupazioak izango dute zentralitatea eta urteurreneko diska ere aurkeztuko dute.
30.urteurrenean murgilduta dago Gasteizko Gaztetxea; izan ere, apirilaren 28an 30 urte beteko dira muinoko etxea okupatu zutenetik. Hori dela eta, eragile ezberdinen parte hartzearekin, hilabete bakoitzean gai nagusi bat landuko dute: hitzaldiak, kontzertuak, saioak, jaialdiak… Urtarrilean ekologismoa izan zen protagonista; otsailean, gazte mugimenduko eragile ezberdinek ‘Gazte Astea’ eraman zuten aurrera; martxoan, feminismoa… Eta apirilean, urteurrenaren hilabetean, autogestioa eta okupazioa landuko dituzte eragile ezberdinek.
Apirilaren 10ean hasiko den astean, larunbateko OkupaTour ekimena da aipatzekoa: gune okupatu ezberdinak zeharkatuko dituen ibilbidearen tiketak Hala Bedi Tabernan daude salgai. Ibilbidea egiteko bi aukera egongo dira: trenez edo bizikletaz -tabernan bertan azalpen gehiago daude-. Egun horretan bertan, etenaldi bat egingo dute, Iruñean ospatuko den Altsasuko gazteen aldeko manifestaziora joateko. Aste guztian zehar, baina, hitzaldiak, kontzertuak eta tailerrak egongo dira.
Hala ere, bestelako ekimenak ere egongo dira muinoko etxean. Tartean, Bidelapurrak gasteiztarren kontzertua apirilaren 20an egingo den isun ekonomikoei aurre egiteko jaialdian. Gainera, 30.urteurreneko diska aurkeztuko dute apirilaren 21ean; bertan egongo dira diska honetan parte hartu duten artista ezberdinak -Trikoma, Indarrap, Ni Yuta Ni Tuya, MusikGerrilla, Zorriak, Bidelapurrak, Piztupunk, Garraxika, Kaskilloaren Zerrautsa eta Abesbatza Feminista-.
Eta apirilaren 28an, egun handia. Hala ere, oraindik ez dute urteurren eguneko egitaraua publiko egin; datozen egunetan emango dute honen berri.
Egitaraua osorik
-
OkupaTour, un viaje a la Gasteiz alternativa y autogestionada
-
#OkupaTUGasteiz | El 3 de Marzo y el movimiento popular de Gasteiz
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!