«30 urte» oholtza gainean islatuta
«30 urte» diska aurkeztu zuen aurreko larunbatean Gasteizko Gaztetxeak, grabaketan parte hartu duten talde ezberdinek kontzertu txikiak eskainiz. Apirilaren 28an Prudentzi Eguna ospatuko dute Alde Zahar osoan barrena.
Gasteizko Gaztetxearen 30.urteurrenak badu diska. Talde lokal ezberdinek egin dute posible lan hau eta hauetako batzuek kontzertu txikiak eskaini zituzten aurreko apirilaren 21ean muinoko etxean: PiztuPunk, Ni Yuta Ni Tuya, Indarrap, Bidelapurrak, Garraxika, Trikoma… Bertaratutakoek urteurreneko diska eraman zuten opari gisa etxera; soberan geratutakoak salgai jarriko ditu Gaztetxeak.
Apirilaren 28an, larunbatean, Prudentzi Eguna ospatuko dute, urtemugaren egun berdinean. Ekitaldiak ez dira muinoko etxera mugatuko eta kontzertuak, bazkaria… egongo dira alde zahar guztian zehar. Bazkarirako azken tiketak Hala Bedi Tabernan daude eskuragai.
Argazkiak | Iñigo Perez Picazo
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!