3. bertso-asteburua gainean
{simpledownload href=mp3/120206KuadrilaArtekoa.mp3}AUDIOA JEITSI{/simpledownload}
2012ko Arabako kuadrilla arteko Bertso Txapelketa aurrera doa, eta 3. bertso-asteburua gainean daukagu. Aguraingo Sorginetxe taldeak dagoeneko lortua du finalerdietarako plaza, baina oraindik beste hiru plaza daude hutsik: nor joango ote da finalerdietara? Asteburu beroa daukagu aurretik. Informazio osatua nahi izatera, jo www.arabakotxapelketa.org web-orrira.
Orain arte txapelketak eman duenaren kronika irakurri nahi baduzu, goian klikatu edo segi irakurtzen…
4 saio:
– Lehena, ostiralean, Gasteizko Gaztetxean. Ekaitz Samaniego han izatekoa zen, baina ezin. Saio osoan izan zuten present. Gasteizko muinoko katuak eta Eguzkilore taldeak. Idatzizkoetan, herriko gertakizun bati kantatu behar zioten: Gasteizko gaztetxekoek Ekaitz Samaniegoren atxiloketari buruz kantatu zuten; Aguraingo Gazte Asanbladakoek, berriz, herrian ez daukaten gaztetxeari buruz. Hotz siberiarra, Unai Argoteren debuta, Edurnezuri eta hiru ipotxak…
– Larunbatean, bi saio. Bata, Zalduondon, eta, bestea, Aramaion. Zalduondoko saioa bazkalorduan izan zen. Zalduondotik Zeledonen seme-alabak vs Aguraindik Sorginetxe. Paperarekin kantatzen, Barrundiako mintzalagunak vs Araiako Gaztetxekoak. Lautadako izpiritua berpiztu zuten hara hurbildu zirenek: mozorroak, umorea, zarata… Aramaioko saioa afalorduan zen izatekoa; bertan behera geratu zen, ordea, elurra zela-eta Izarrakoak ezin izan baitziren bertaratu. Zintzilik geratu da, beraz.
– Azken saioa, igandean, Gasteizko Kakiturri Elkartean, bazkalorduan. Gasteizko Kakiturri vs Gasteizko Errexala taldekoak. Idatzizkoetan, Gasteizko Aldapazaleak eta Gasteizko Bertsoaren Saltsan taldekoak. Beteranoak, hasiberriak, mozorroak, antzerkia…
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!