25 urteko gizon bat atxilotu dute aldundiaren menpeko bi adingaberi sexu erasoa egiteagatik
Martxoaren 27an jarri zuen salaketa aldundiak, adin txikikoen ikastetxeak jakinarazi eta gero. through Alea.eus
Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du, Arabako Foru Aldundiaren menpe dauden bi adingaberi sexu erasoa egiteagatik. Ustezko erasotzailea martxoaren 27an atxilotu zuen Ertzaintzak, gazte horiek hartzen dituen adingabeen foru zentroak poliziaren aurrean jarritako salaketaren ondorioz. Salaketa jarri ondoren, kasuari buruzko informazioa igorri zaio adingabeen fiskaltzari.
Foru zentroak gertatutakoa salatzea erabaki zuen, biktimak dauden ikastetxeak jakinarazi ondoren, egun batzuk lehenago sexu eraso bat jasan zutelakoan. Arabako Foru Aldundiak azaldu duenez, litekeena da adingabe horien aurkako sexu erasoa martxoaren 15ean gertatu izana, adin txikikoentzako zentrotik kanpo. Adingabeek beraiek eman diote Ertzaintzari ustezko erasotzailearen izena eta bizilekua.
Foru aldundiaren iturriek zenbait hedabidetan azaldu dutenez, kasua ikerketa judizialaren fasean dago, eta nabarmendu dute adingabeen eskubideak eta haien babesa lehenetsi behar direla, «kaltetuak eta berriz biktimizatuak» izan ez daitezen. Ustez, atxilotuak «ordain ekonomiko baten truke» egin zien sexu erasoa adingabeei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!