24 orduko greba egingo dute bihar Tubacexeko langileek
"Enpleguaren defentsan" greba egingo dute bihar Aiaraldeako fabriketan. Zuzendaritzak amaitutzat eman du kaleratzeen eta soldata murrizketen negoziazio fasea eta hiru hilabeteko iraupena izango duen aldi baterako enplegu erregulazio espedientea aurkeztu du.
Tubacexeko langileek mobilizatzeari ekingo diote berriz ere, biharko 24 orduko greba iragarri dute. «La Vuelta» txirrindularitza lasterketa Aiaraldeatik igarotzen da bihar eta hori baliatuko dute lan gatazkari ikusgarritasuna emateko.
Urriaren 15ean bertan behera geratu ziren zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko negoziaketak, enpresak langileek aurkeztutako neurriak negoziatzeari uko egin ostean. Urriaren 23an, hiru hilabeteko iraupena izango duen aldi baterako enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zuen Tubacexek.
Covid-19aren aitzakiapean aurkeztutako ABEEE berri honek, %80ko eragina izango du Tubacexek Aiaraldean dituen hiru fabriketan. Sindikatuen iritziz espediente honekin enpresak «denbora irabazi nahi du soldatak jaitsi eta langileak kaleratzeko planarekin jarraitzeko».
Orain arte bezala mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute langileek «eskualdeko enpleguaren eta lan-baldintzen defentsan». Eusko Jaurlaritzari ere zuzendu dira langileak, «enpleguarekiko konpromisoa har dezala» exijitu diote.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!