23.500 pertsona bildu dira Gasteizen pentsio duinak eskatzeko
Arabako pentsionistek egindako deialdia babestu dute milaka herritarrek Gasteizko kaleetan, pentsio duinak eskatzeko. Hala Bediren neurketaren arabera, 23.476 pertsona egon dira manifestazioan.
Gasteizko erdialdea txiki geratu da ‘Arabako Pentsionistak Lanean’ eta ‘Bizitza Duinaren Alde’ plataformek deitutako manifestazioan. Manifestazio burua Andra Maria Zuriaren enparantzara iritsi denerako, Artium museoan jendea zegoen oraindik.
Arabako pentsionistak hiriburura etortzera zeuden deituta, eta hala izan da. Araba osoko herritarrak etorri dira mobilizazioa babestera. Haiekin batera, gazteak, langileak… Izan ere, ‘Arabako Pentsionistak Lanean’ elkarteak, pentsioen auzia ez dela egungo pentsiodunen interesekoa bakarrik ohartarazi du. Babesa adierazteko, gazte talde batek «Borroka eredu zarete» irakur zitekeen pankarta batekin eman dio ongi etorria manifestazioari.
Oraingoan ere, pentsio duinak eskatu dituzte, %0,25eko igoera “iraingarria” salatzeaekin batera. Horretarako, «Lapurrak instituzioetatik at» edo «Pentsio duinak denontzat» bezalako oihuak entzun dira.
Etorkizunerako manifestazio eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte: «Ez dugu etsiko», abisatu dute.
23.476 pertsona
Hala Bediren neurketaren arabera, 23.476 pertsona egon dira manifestazioan, kaleetako dentsitatea kontutan hartuta. Gutxi gorabehera, metro karratu bakoitzeko 2,2 pertsona egon direla neurtu du etxe honek, eta, gainera, manifestazio burua Dato kalearen amaieran zegoenean, Artium museotik azken pertsonak ateratzen zeuden.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!