Araban gainditu du Korrikak ekuatorea
Apirilaren 9an, asteartean, sartu da Korrika Araban eta lau egun ezberdinetan egongo da herrialdean. Azken egunean, egun osoko jaialdia antolatu dute Gasteizen eta egitaraua zein izango den jakitera eman dute jada. Hala Bedik eta Gasteizko Gaztetxeak lasterketa amaitu baino minutu batzuk lehenago hartuko dute lekukoa eta egun osoko jaialdia ospatuko dute muinoko etxean.
Ibilbidea Araban
Bost egun behar izan ditu Korrika-k Arabara iristeko eta Lautadatik sartu da hau.
- Asparrenan 07:00ak aldera sartu da lasterketa
🚐🏃🏽♀️🏃🏽♂️🏃🏻♀️🏃🏾♀️🏃🏻♂️🏃🏿♂️
📍#Araia #Asparrena #Araba#Korrika #Korrika21 #AEK pic.twitter.com/rSzTlr2AlU— 🎈MᎥʞэι (@urrutizkin) April 9, 2019
- Zalduondo
Araban lehenengo kilometroak egiten ari da #korrika21 eta Zalduondon buruhandiek ere #klika egin dute! pic.twitter.com/zJqh4PEIIl
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2019
- Agurain
#Korrika ez da beti zalaparta eta bulla. Bizitzan bezala, batzuetan komeni da zaratarik gabeko momentuekin gozatzea. Aupa Aratz! pic.twitter.com/L807dS6F8F
— AEK (@AEK_eus) April 9, 2019
- Lautada-Dulantzi bidea
Lautadan ere euskararen alde! Giro goxoan amets bakar batekin denak… #korrika #klika #Araba @euskalirratiak @AEK_eus pic.twitter.com/6xxcVBJeCB
— Aran Txai (@aran_txai) April 9, 2019
- Burgelu
- Dulantzi
- Azazeta
- Birgara
- Atauri
- Maeztu
- Samaniego
- Bastida
BASTIDAN ERE, EUSKARAZ. Ttipi-ttapa badoaz zoro zoragarriak, laster bidearen erdia joko du #Korrika21-k pic.twitter.com/HbDiQcfjbu
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) April 9, 2019
Aro berriari #klika
Konpromisoak sinatu ondoren herri eragile eta erakundeek bat eginda eraman dute lekukoa eskuz-esku aurrera #korrika21 pic.twitter.com/XGM0MT7JJX— AEK (@AEK_eus) April 9, 2019
22:00ak aldera iritsi da Korrika bere ekuatorera, Trebiñun. Aurretik, Franko herrian, unetxo hau utzi digu euskararen aldeko lasterketak:
🏃♀️#Korrika bere ekuatorera iritsi berri da Trebiñun. Horren aurretik, Franko herrian, unetxo hau utzi du euskararen aldeko lasterketak: "Franko, ere, euskararen alde" https://t.co/8TDs8eLUyn pic.twitter.com/BLAv2yv6cr
— Hala Bedi (@halabedi) April 9, 2019
Apirilak 10, asteazkena
00:07 Langraitz | 02:22 Abornikano | 02:35 Izarra |
03:22 Murgia | 05:39 Urduña | 06:11 Amurrio |
08:30 Laudio |
Apirilak 11, osteguna
08:57 Artziniega
Apirilak 14, igandea
01:01 Otxandio | 02:15 Aramaio | 06:09 Legutio |
07:05 Urbina | 08:01 Durana | 08:22 Gasteiz |
Gasteizko lehen kilometroa Spiderabel-eko kideek hartuko dute lantegiaren 2.sarreran. Hiriburutik buelta ezberdinak eman ostean, 11:30ak aldera hurbilduko da erdialdera: Txagorritxu eta Santiagoko lankideak (11:28 Adriano VI-Florida), Etxerat (12:05 Simon de Anda), sindikatuak (Frantzia kalea 26)… Azken kilometroa AEK-ko kideek hartuko dute Postas kalean bertan.
Gasteizen lehertuko da festa
Apirilaren 14an, 12:30ean iritsiko da lekukoa bere helmugara, Andra Maria Zuriaren plazara. Bertan gordeta izan duen mezua irakurri ostean, egun osoko jaia lehertuko da Arabako hiriburuan.
Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxea, batera
Ohikoa den legez, Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedik indarrak batuko dituzte apirilaren 14an. Korrika amaitu baino minutu batzuk lehenago hartuko dute lekukoa bi eragileek elkarlanean, 11:42an Manuel Iradier/Foruen kaleen erdibidean: 2.543 kilometroa izango da.
Horretaz gain, lasterketa amaitu bezain laster egun osoko jaialdia egongo da Gasteizko Gaztetxean, DJ ezberdinek girotuz gunea. Lekukoa nork eramango duen eta egun osoko jaialdia aurrerago emango dute jakitera bi kolektiboek.
Jarraipen komunikatiboa, bertatik bertara
Apirilaren 4an bertan hasi zen Hala Bedi Korrikaren berri ematen. Garesen elkarlanean eta batera arituko dira baita ere zuzeneko irratsaio berean Euskadi Irratia, Arrosa sareko irratiek (Hala Bedik barne), Bizkaia Irratia eta Iparraldeko Euskal Irratiak: Amaia Artetxek eta Reyes Ilintxetak aurkeztuko dute irratsaioa, 16:30etik 17:30era.
Horretaz gain, Arrosa Sareko talde bat Korrikako espedizioan egongo da Arabako ibilbidean. Hori dela eta, zuzeneko konexioak egingo ditugu magazin ezberdinetan eta lasterketa Araban dagoen egunetan zuzeneko jarraipena egingo dugu sare sozialetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!