208 hautetsi, trenaren alde
Agiri instituzionala erregistratu dute AHTak kaltetuko dituen herrien ordezkariek Nafarroako Parlamentuan eta Gasteizko Legebiltzarrean. through Alea.eus
«Trenaren, lurraldearen eta herriaren borondatearen aldeko» agiri instituzionala erregistratu dute gaur AHTak kaltetuko dituen Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako hamarnaka hautetsik, aldi berean, Gasteizko Legebiltzarrean, Nafarroako parlamentuan eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetan. AHTaren linea esklusibo bat eraiki beharrean, egungo trenbide azpiegiturak egokitzearen alde egin dute, mota guztietako trenak ibil daitezen.
Hain zuzen, Iruñea-Gasteiz eta Goierri-Gasteiz arteko zatietan AHTak kaltetuko dituen udalerrietako 208 hautetsik sinatu dute adierazpena. Zehazki, 22 alkatek (alkateen %73), 146 zinegotzik (guztizkoaren %65) eta hamarnaka kontzejuk (guztira 40) babestu dute adierazpena. Araban, Asparrena, Zalduondo, Donemiliaga, Agurain, Iruraitz-Gauna, eta Dulantziko alkateek sinatu dute agiria, baita honako kontzeju hauek ere: Egino, Andoin, Urabain, Albeiz, Durruma, Erdoñana, Munain, Narbaiza, Okariz, Uribarri-Jauregi, Txintxetru, Alaitza, Arrieta, Ezkerekotxa, Gazeo eta Langarika.
«Beste behin ere, argi dago tokiko erakunde gehienek betiko trenbide eta tren lineak indartzeko apustua egin dutela, AHT plataforma berri bat eraikitzea baztertu baitute», esan dute ordezkari instituzionalek. «Adierazpen instituzional hau, AHTaren lotura egiteko planteatutako zundaketen aurka azken hilabeteetan udalek onartu dituzten mozioen testuinguruan kokatzen da».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!