2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28tik martxoaren 16ra jokatuko da
Beranbion egin dute aurkezpen ekitaldia. Hemezortzi bertsolari arituko dira hiru final laurdenetan eta bi finalerdietan. Arabako lehen txapelketa jokatu zela 40 urte direla ere ospatu dute.
Arabako Bertsozale Elkarteak, Baranbioko Garrastatxu Txokoan aurkeztu du 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa.
1982an jokatu zen lehen Arabako Bertsolari Txapelketa, orain 40 urte. Urte guzti horietan zehar Arabako bertsogintzak egin duen bidea eta mugarriak izan dituzte gogoan Baranbion: 1982an Arabako Bertsolari Txapelketa, 1990ean Prudentzio Deuna sariketa, 2012an Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 2021an Arabako Binakako bertsolari Txapelketa. «Bada zer ospatua Araban», esan dute Bertsozale Elkarteko ordezkariek.
Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduradunak eman ditu txapelketari buruzko xehetasunak. Ondoren, Patxi Aizpuruak hartu du hitza. Orain 40 urte Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartutako kide eta Elkarteko idazkaria da Aizpurua.
Txapelketako lehenengo final laurdena urtarrilaren 28an jokatuko da, Izarrako Kultur Etxean. Azkena martxoaren 16an izango da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Hiru final laurden jokatuko dira: Izarra, Oion eta Laudion. Finalerdiak, aldiz, bi: Aramaio eta Dulantzin. Eta finala, Gasteizko Printzipal Antzokian.
Arabako 18 bertsolarik parte hartuko dute. 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek eta 2023ko udazkeneko kanporaketetan puntuazioaren araberako lehenengo 13 bertsolariek. Hemezortzi arituko dira final laurdenetan, 12 bertsolari finalerdietan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean.
Txapelketan Arabako 9 epaile aritu dira, 13 gai jartzailek taldean gaiak sortuko dituzte eta euretako 6 izango dira saioak eta finala aurkeztuko dutenak.
Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena egiteko hainbat bide daude: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanalean www.bertsoa.eus, edota sare sozialetan. Hala Bedi irratiak ere emisio bereziak egingo ditu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!