Aroa Arrizubieta: «Edukiko badugu zer esan, beti izango dugu bertsotan jarraitzeko arrazoi bat”
Gaur, arratsaldeko 20:00etan emango diote hasiera Jimmy Jazzen, Haira Aizpurua, Aroa Arrizubieta, Sustrai Colina eta Jone Uriak osatuko duten bertso saioari. Maila handiko plaza izango da gaur Jimmy Jazz aretoan, eta horri buruz hitz egiteko Bertsozale elkarteko antolatzailea den Uxuerekin, eta Arabako txapelduna den Aroa Arrizubietarekin hitz egin dugu.