«Salimos a la calle para decir ¡No a las guerras! y gritar que no cuenten con nosotras»
Hablamos con Bego y Malen, parte de Emakumeok gerraren aurka.
Gehiago…
Gehiago…
Hablamos con Bego y Malen, parte de Emakumeok gerraren aurka.
Aramaioko udalak, herritarren iritzia jasotzeko hasita daukan prozesua bukatuko duela esan du. «Jasotzen denaren arabera, udalak irmoki defendatuko ditu herritarren nahiak».
Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.
Pasa den maiatzaren 14an Turkian burututako hauteskundeen emaitzetatik tiraka bertako egoera zein bere inguruan edota mundu mailan izango dituen ondorio eta eraginak aztertu nahi ditugu gaur gure elkarrizketatuarekin batera, abokatua eta militante internazionalista den Aratz Estonbarekin hain zuzen.
Ostean abestiaren erradiografian Ali Primera kantautore iraultzaile venezolarraren ‘Basta de hipocresia’ kantu zorrotz, zintzo eta zuzena aditzeko parada hartuko dugu.
Amaiera aldera gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” bildumaren hirugarren kapitulua eskeini nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren esku eta ahotik.
Bilbo eta Bergaratik abiatutako zutabeak arabarrekin elkartuko dira ostegunean Gasteizen
Gaurko saioan Satelite taberna eramaten duen Viviana Cavazosekin egon gara. Bestalde, Leire Vargasekin Señora Sariketaz eta Sateliten egongo den bollo bertso saioaz hitz egin dugu.
Gasteizko jai batzorde ezberdinek elkarlanean eskatu dituzte komunak, «auzoak garbi mantentzeko»
Arabako gazte belaunaldia haziz doa, indartsu datoz gaztetxoak. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 28. edizioari heldu dio larunbat honetan Aramaioko Kultur Etxean, eta Maddi Agirre izan da berriz ere garaile.
EHUko ikerketa batek Korrika aztertu du errito sozial bezala, eta ondorio psikologiko positiboak dituela ikusi dute.
Manifestazio nazionala egin zuten larunbatean Gasteizen, politika ekosozialen alde.