2022ko udaberrian helduko dio berriz lekukoari KORRIKAk
2021ean behar zuen Korrikaren 22. edizioa 2022ra atzeratzea erabaki du AEK-k. "KORRIKAk kalea behar du, bizia, mugimendua" azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.
Agerraldia egin dute gaur goizean Donostiako San Telmo Museoan Korrikako eta AEK-kako arduradunek datorren urtean burutu behar zen Korrikaren 22. edizioaren gainena hartutako erabakien berri emateko.
Pandemiaren bilakaeraren aurrean, eta honen barruko transmisioa ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin, datorren urteko udaberrian ospatu behar zen Korrikaren edizioa 2022ra atzeratzea erabaki dute.
Antolatzaileak kontziente dira KORRIKAren faltak sortuko duen hutsuneaz baina ahalik eta baldintza onenetan burutu nahi dute euskararen aldeko ekimen erraldoia: «Une honetan, ez dugu KORRIKAren ordezko eskas bat nahi. Izan ere, euskarak bezala, KORRIKAk kalea behar du, bizia, mugimendua».
KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza duela gogorarazi dute, AEKren euskaltegietako lana indartzea. 22. edizioaren atzeratzeak kaltea eragingo dio lan horri, horregatik «inbertsioak areagotzea» aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!