Hasteko Sandra Trafilaf Yáñez maputxea eta militante komunista izango dugu gurean. Sandrak 19 urte zituela eta Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Espetxetik atera eta kazetaritza ikasi zuen, ordutikan ez dio idazteari eta militatzeari utzi. Adi beraz, badauka eta zer esan.
Abestiaren erradiografian Victor Jararen ‘Vientos del Pueblo’ dakarkigu gaur Iñakik. Pasa den abenduaren 19an Txileko hauteskundeetan ultraeskuin Pinochetista botere politiko instituzionaletik apur bat urrutiago geratu zela azpimarratu bai, baina faxismoak han ere dena “lotua eta ondo lotua” utzi zuela gogorarazteko asmoz.
Ondoren eta gaiari jarriki, Victor Jararen erahilketaz eta Txileko diktaduraren errepresioaren lagin txiki bati buruz arituko gara gaurko kolaborazioan. Kantautorearen borreroek ez zuten ziurrenik jakingo 44 tirok zenbat irakaspen ezkutzatzen zituzten.
Azkenik, Hitzak tartetxoan, Alfonso Sartrek miresmen eta maitasun osoz idatzitako poema bat eskeiniko dizuegu. “Pequeña elegía a un hombre delgado” noski, Argalari zuzendutako hitzak eta irrikak biltzen ditu. Gaur 43 urte betetzen dira faxistek Jose Miguel Beñaran erahil zutenetik, hauek ere bere ezjakintasunean Argalaren pentsamendu eta moldea hilezkor bihurtuz.