Hasteko, Munduko Presoak SOS atalean Honduraseko erreperesaliatuen izkutuko egoera zein den azalduko digu Walterrek.
Ostean datorren ekainaren 11, 12 ta 13an Askapenak eskeiniko dituen jardunaldiak aurkeztuko dizkizuegu. Bizi Elkartasun Internazionalista izenburupean formakuntza eta hausnarketa politikorako zita honek, zer noiz eta nola eskeiniko digun azaltzeko Urtzi Iriarte izango dugu lehen gonbidatua.
Jarraian, abestiaren erradiografian, Nakba gogoan, Emel Mathlouthi musikari tunisiarraren Nací en Palestina kantua dakarkigu Renék.
Ondoren Madrilera joko dugu. Alde batetik bertako azken hauteskundeen emaitzen irakurketa eta bestetik Gaztelan orokorrean bizi duten egoera politiko zein sozialaz hitz egingo baitigu, bertatik bertara, Izquierda Castellanako militantea den Renek.
Gaurko kolaborazioan Nakba izango dugu mintzagai, arabieraz, ‘hondamendia’ 1948Ko maiatzaren 15ean sionistek hasi zuten palestinarren aurkako garbiketa etnikoa gogora ekarri nahian. Egunotan Gazan jasaten ari diren erasoek berriro ere argi uzten dute, Nakbak ez duela etenik. Israelen krudelkeriak ez badu mugarik, Palestinarren erresistentziak ez dauka parekorik, eta hain justu hortaz eta elkartasunaren garrantziaz arituko zaigu gaur Ester Muñoz.
Bukatzeko, Hitzak atalean, Julios Fusík, Alderdi Komunistako kide izan zen idazle eta kazetari txekoslovakiarraren berbak eskeiniko dizkizuegu. Naziek atxilotu, torturatu eta erahil zuten borrokalari honen hitzetaz baliatuko gara, erresistentzia antifaxistaren garrantzia azpimarratu eta gaur egungo borroketarako erregai gisa balio dezan.