Emakumeen borroka eta inperialismoa ekialde hurbilean.
Ainhoa Alberdiren kolaborazioa.
Gehiago…
Gehiago…
Sormenaren munduko hainbat eragileren babesa jaso du Cosmic Tentacles estudioak.
Gaurko irratsaioan martxoak 3ko sarraskia ekarri nahi dugu gogora, 45 urte beteko baitira bihar, Gasteizen burgesiak bere beso armatu polizialaren bitartez Pedro María, Francisco, Romualdo, José eta Bienvenido erahil zituztela, beste ehundaka langile zauritzeaz gain. Memoria egiteaz aparte oraina hobeto ulertu eta etorkizunari behar bezala heltzeko Martxoak 3 elkarteko kide diren Andoni eta Lander izango ditugu solaskide.
Jarraian, Abestiaren erradiografian, martxoaren 3arekin jarraituz, Koska talde Elgoibartarraren Zaramagako boza abestia eskeiniko digu Iñakik.
Ondoren beste herri matxinada batean gertaturikoak ekarri nahi ditugu gogora. 1989an Venzuelan Caracazo izena jasoko zuten, borroka eta errepresioz jantziko ziren bederatzi egunak. Han ere burgesiak indarkeria erabili eta ofizialki 278 erahildako egon zirela aitortu arren, milaka hildako egon zirela salatzen da. Gertakari haueri buruz hitz egiteko Jonathan izango dugu gurekin.
Kolaborazioan ‘Martxoak 3, Gasteizko sarraski bat baino askoz gehiago’ izenburupean, borroka egun honek munduan zehar sortuko zuen elkartasun olatua eta errepresioaren heriotz ohiartzunak kontatuko dizkigu Xabik besteak beste.
Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, Isralego estatuak preso duen Khalila Jarrar, borrokalari eta buruzagi palestinarraren berbak eskeiniko dizkizuegu.
Urtero bezela, mobilizazio ugari burutu dira sarraskiaren ondorioz Gasteizen hil zituzten bost langileak omentzeko eta justizia eta erreparazioa eskatzeko.
45 urte betetzen dira 1976ko Martxoaren 3ko sarraskitik. Beste urte batez, Gasteizko gazte eta ikasle mugimendua, Gazte Blokearen baitan, «Atzo gaur bezala, borroka garaia!» lelopean kalera atera da.
Lander Garciak 1976ko sarraskiak gogoratzeko mobilizazioei buruz hitz egin digu.
Ekonomia eta geopolitika kolaborazioa, Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin.
Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta proposatzeko Herri Ekimen Legegilea jarri dute martxan.
Martxoaren 3aren bezperan, Urkabustaiz herrian trenbideko katenaria moztu eta suzko barrikada bat egin dutela aldarrikatu dute Hala Bediri helarazitako bideo eta ohar batean. Otsailaren 27an egin zuten ekimena eta hamarnaka ezezagunek piztutako suzko barrikadak Miranda-Bilbo trenbidea hainbat orduz etetea lortu zuen.
Algunos evocan los lamentables hechos del 23 de Febrero de 1981, la Masacre del 03 de marzo de 1976, recorrido por Abya Yala, radio novela partículas de Libertad segundo capítulo «las cadenas de la inocencia» con participación de Xiomara Torres víctima de falso positivo judicial en Colombia.