Zaintzatik, komunitatera bidean
Araban koronabirusaren krisiaren testuinguruan sortu diren hainbat zaintza sare herritarrekin jarri gara harremanetan. Nola sortu ziren eta zertan ari diren ezagutu nahi izan dugu. Jakinda, horiez gain zaintza praktikatzen duten sare informal ugari dagoela gure herri eta auzoetan, krisiaren aurrean aktibatu direnak zein aurretik ehundutakoak. Bide hasi berrian metatzen doazen jakintzak, lorpenak zein gabeziak konpartitu dizkigute, etorkizunari begira ezinbesteko iritzi dioten lan komunitarioan sakontzea helburu.