Lyrsa enpresak Araiako bi langile kaleratu dituela salatu dute
LAB sindikatuak salatu duenez, azken hiru urtetan Lyrsak zortzi milioi euro baino gehiago banatu ditu dibidenduetan. Hala ere, arrazoi ekonomikoak eta koronabirusaren krisiaren ondorioak argudiatu ditu enpresak bi langile kaleratzeko.