2018ko Gasteizko feminizidio bikoitzagatik epaitu dute gizonezko bat, eta erruduntzat jo
Ia lau urteren ondoren, bikote ohia eta haren ama hil zituen gizona epaitu dute. Hilketa bikoitzagatik 47 urteko espetxe zigorra ebatzi du epaileak. through Argia.eus
2018ko apirilaren 20an gizonezko batek 43 urteko Maria Jose Bejarano emazte ohia eta haren 69 urteko ama hil zituen Gasteizen. Berriaren Biktimen Mapan jasotzen denez, erasotzaileak labanaz egin zien eraso, hiltzeraino, eta ostean etxebizitzari su eman zion. Gizonak bere burua leihotik bota zuen, eta suhiltzaileek jarritako koltxonetaren gainera erori ostean atxilo eraman zuten.
Espetxean da ordutik erasotzailea, hilketa leporatuta, ankerkeria eta maltzurkeria larrigarriekin. Herri epaimahaiak pasa den astean jakinarazi zuen haren aurkako epaia, eta asteazkenean eman du bere ebazpena Arabako Probintzia Auzitegiko epaile Elena Caberok: 47 urteko espetxe zigorra, bi hilketengatik. Caberoren begietara gizonak «ankerkeria» erabilita hil zituen bi emakumeak, eta generoa eta senidetasuna astungarri kontsideratu ditu.
Akusatuak «burua galdu» izana adierazi zuen epaiketan, eta horren arrazoitzat bere egoera depresiboa seinalatu zuen. Ildo berean, haren defentsak gizonaren ustezko buru nahasmendua kontutan hartzeko eskatu zuen. Herri epaimahaiak, ordea, ez du halakorik ondorioztatu, eta hilketaren «genero arrazoiengatik» egin zela ebatzi zuen, emazte ohiaren kasuan senidetasuna ere kontutan hartu beharreko arrazoitzat joz.
Fiskaltzak, biktimen familia ordezkatzen duen akusazio partikularrak eta Clara Campoamor elkarteak, hurrenez hurren, 50, 55 eta 60 urteko espetxe zigorra eskatzen zuten akusatuarentzat.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!