2018an galdeketarik ez Gasteizen, eta orain zer?
Maila lokalean, asteko albisteetako bat izan da: Gure Esku Dagok 2018an Gasteizen herri galdeketarik ez egitea erabaki zuen azaroaren 20ko asanblada irekian. Eztabaida sakon baten ostean, hala erabaki zuten Judimendiko gizarte-etxean bildu ziren 60 bat lagunek. Hilabeteak zeramatzaten iragartzen hiriburuetara salto egin nahi zuela Gure Esku Dagok galdeketekin, baina Gasteizen momentuz, ez da horrela izango. Eta orduan, orain zer? Galdera honi erantzuten ahalegindu gara artikulu honekin.
Giza-katea, Andra Maria Zuriaren plaza bete, Herritarron Ituna, hautesontzi erraldoia… Ibilbide luze horrek eztabaida sakona behar zuen Gure Esku Dagon. 2017ko azaroaren 20a, Judimendiko gizarte-etxea. Aurretik iragarri bezala, erabaki garrantzitsu bat hartu behar zuten asanblada irekian: 2018an Gasteizen herri-galdeketa egin edo ez. Asanblada irekia zen heinean, herritar guztiak zeuden gonbidatuta.
Baina asanbladak bazituen aurrekariak. Aurreko ikasturtean «300 espartano» behar zituela aurreikusi zuen dinamikak. Helburua, argia: tresnak sortzea Gasteizen, lan bolondresaren bitartez galdeketa gauzatzeko. Baina hankamotz gelditu zen kanpaina: 150 lagun pasatxok hartu zuten konpromisoa urtebetez lan egiteko «espartano» gisa. Horren ostean, erabakia hartu behar zen eta modu transparentean asanblada irekia deitu zuten.
Irunen eta Donostiarekin batera galdeketa egitea aurreikus zitekeen, hori zen baiezkoaren argudioetako bat. Zalantzak-zalantza, erabakia hartu behar zen. Guztira, esan bezala, 60 lagun inguru batu ziren. Taldeka eztabaidak egin ostean, bozkatzeko unea iritsi zen. 28 legunek EZ bozkatu zuten, 21 lagunek BAI eta 5 boza txuri egon ziren. Ez da herri galdeketarik egongo Gasteizen.
Kontrako argudioen artean, Gasteiz bezalako hiri batek sukaldeko lana behar duela auzoz auzo. lehenago hasi behar den lana eta egun, Arabako hiriburuan, errotuta ez dagoena. Kontsulta baino, erabakitzeko eskubidea gizarteratzeko beste tresna batzuk landu beharko liratekeela jarri zuten askok mahaiaren gainean, «momentu honetan Gasteizko kaleetan gai hau ez dagoelako». Gainera, auzoetan egindako batzar irekietan, gasteiztar ugarik euren iritzia helarazi zuten: parte hartutako gehienekkontsulta baino beste lan batzuk egin behar direla azaldu dute. Azkenik, emaitzen beldur dira asko: emaitza duin batzuk lortu ezean, kontran bueltatu daiteke kontsulta.
Epe luzeagorako tresna parte hartzaileak
Hori da orain Gure Esku Dago Gasteizek buruan daukana. 2018a, data zehatz bat, albo batera utzi eta inurri lanaren bitartez Gasteiz kontzientziatu eta gaia plazartu. Horretarako dinamika ezberdinak antolatzeaz gain, egun dagoen taldea errotzea nahi dute, auzoetan indarra jarriz eta herritarrengana hurbiduz. Entzun, hitz egin, eztabaidatu, erabakitzeko eskubidea gauzatu.
Galdeketari dagokionez, Gure Esku Dagok hartzen duen norabidea zehaztu beharko da. Baina printzipioz, Gasteizen ez da herri galdeketarik aurreikusten, oraingoz. Baliteke, gasteiztarrek erabakitzeko eskubidea gauzatzen duten lehenengo aldia kontsulta nazional batean izatea. «Etorkizunean galdeketa egitea herritarren esku egongo da», adierazi diote Hala Bediri Gure Esku Dago Gasteizko kideek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!