200dik gora pentsionistek salatu dute Aiaraldean laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta
Gasteizen aurreko astean egin bezala, Pentsionistak Martxan plataformak deituta mobilizazioak egin dituzte Artziniegan, Amurrion eta Laudion eguerdian.
Pentsionisten politika soziala salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte 12:00etan eskualdeko hainbat herritan. Artziniegan, Amurrion eta Laudion izan dira protestetako batzuk. Edadetu ugari elkartu dira hitzorduetan, Laudion, esaterako, ia 200 lagunek egin dute bat deialdiarekin. Asanblada egin dute lehendabizi udaletxe aurrean, eta plaza erdian ekimena ondoren. Izan ere, pentsionisten gutxienekoa 1.080 euroan jarri dute.
Pentsionisten neurriak baliogabetzeko zakarretara bota dituzte gobernuak etxera bidalitako eskutitzak Laudion, eta sutara Amurrion. Orotara, 200 aiaraldear baino gehiago atera dira kalera.
Iñaki Barandiaran izan da horietako bat: «Badira hilean 300 euro baino jasotzen ez dituzten alargunak. Krisi ekonomikoa pentsionistak ere pairatzen ari gara». Ekintza sinboliko gisa, pentsionistek etxean jaso duten eskutitza puskatu dute Herriko plazan. «Gutunean 0.25arekin jarraituko dugula 2022 arte esaten dute. Gu ezin gara isilik geratu, gutxienez %7 galdu dugulako jada azken urteetan». Barandiaranek gogorarazi duenez, Eusko Legebiltzarren 70.000 sinadura aurkeztu zituzten oinarrizko diru-laguntza 1.300 eurora igo dezaten.»Euskal Herrian badira 300-400 euroko pentsiodunak, alargunak nagusiki. Ratio horiek dira pobreziara garamatzatenak», salatu du.
Farmaziako kopagoa
Farmaziako kopagoa izango dute hurrengo borroka, plataformak aurreratu duenez: «Farmazian ordaintzeko bi modu ditugu. Hemengoa, sinplea; eta konplexua, Espainiara joatekotan dagokiguna. Espainian botiketako tiketa eskatu eta gorde egin behar dugu, bigarren formularen bidez dirua berreskuratzeko».
Murrizketen harira, oinarrizko lan-sariaren jaitsiera ere salatu dute: «Oraintsu onartu du Espainiako gobernuak hileroko gutxieneko soldata 750 eurokoa izatea. 2022 arte sinatu dute gainera, egoera hobetuz gero igoko dutela esanda».
Mobilizazioak
Datorren astelehenean berriro elkartuko dira Laudioko plazan. Osakidetzara abiatuko dira jarraian, osasun zerbitzu eta sistemaren egoera salatzera. Otsailaren 22an Bilboko manifestaziora joateko deia ere luzatu dute.
(Argazkiak: Felipe Zilonizaurrekoetxea, Izar Mendiguren Cosgaya eta Unai Gotxi)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!