2.508 lagunek bozkatu dute 13:00ak baino lehen Araban
Arabako zazpi herri ezberdinetako 33.5000 lagun daude deituta gaur Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketan parte hartzera: Aiaraldeko bost herri ezberdin -Artziniega, Aiara, Amurrio, Okondo eta Laudio-, Zuia eta Zigoitia. 13:00ak baino lehen, 2.508 lagunek bozkatu dute guztira Araban.
Aiaraldeko herri galdeketan, guztira, 30.000 lagun baino gehiago daude deituta bozkatzera. 13:00ak baino lehen, “Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?” galderari erantzunez, hau izan da parte hartzea herriz-herri:
- Artziniega: 127 (%8,41)
- Aiara: 207 (%15,59)
- Amurrio: 645 (%7,39)
- Okondo: 112 (%11,63)
- Laudio: 1.066 (%6,71)
Gorbeialdean, Zuia eta Zigoitiaren txanda da maiatzaren 6a. Lehenengoan, Zuian, ia 2.000 lagun daude deituta hauteslekuetara (1.950); Zigoitian, aldiz, 1.500 herritar. 13:00etan, parte hartzea, honako hau da:
- Zuia: 239 (%12,3)
- Zigoitia: 127 (%8,52)
Hauteslekuak 20:00etan itxiko dira, eta orduan jakingo dira behin betiko emaitzak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!