1990eko Irunberriko gertakariei buruzko liburua aurkeztuko dute ekainaren 26an
"Irunberri, 1990: Arroilaren negarra" liburua aurkzetuko du Pako Aristik astelehenean, eta Joseba Sarrionandia bertan izango da gonbidatu bezala.
1990eko ekainaren 25ean, Irunberriko arroilan, ETAko hiru militante atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta horietako bi hil egin ziren: Jon Lizarralde, eskuineko lokian tiro bat zuela hila; eta Susana Arregi, ezkerreko lokian bi tiro jasota. Hirugarren kide batek, German Rubenachek, begi batetik itsu utzi zuen tiro bat zuen. Bertsio ofizialak suizidioak izan zirela esan bazuen ere, ez da inoiz argitu.
Pako Aristik liburu bat idatzi du gertakari hauen inguruan, eta astelehenean, ekainaren 26an, aurkeztuko dute Ignacio Aldekoa Liburutegian 19:00etan. «Irunberri, 1990: Arroilaren negarra» du izena liburuak, eta egileaz gain Joseba Sarrionandia ere bertan izango da aurkezpenean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!