18 hilabeteko zigor eskaera 2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik
Asteazken honetan, pertsona bat epaituko dute Gasteizen agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak egotzita, 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorrean parte hartzeagatik. 9:30ean elkarretaratzea deitu du Eskubide Sozialen Kartak. through Alea.eus
2020ko urtarrilaren 30ean lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko greba orokorra deitu zuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Milaka langile eta herritar mobilizatu ziren deialdiarekin bat eginez, baita Gasteizen ere.
Azken hilabeteetan, grebalariek isun ugari jaso dituzte, eta hori «aldaketa soziala kriminalizatzeko saiakera» baten barruan kokatu du Eskubide Sozialen Kartak. «Gure lan eta bizi baldintzak pobretu eta prekarizatzen dituztenek etxean, isilik eta otzan nahi gaituzte», salatu dute. «Ez da onargarria eskubide sozialen alde dauden herritarrak zigortzea, kapitala pertsonen bizitzaren gainetik jartzen dituztenekin akordioak egiten diren bitartean».
Epaiketa
Testuinguru horretan, jasotako isunei epaiketa bat gehituko zaie. Izan ere, asteazken honetan, ekainaren 2an, grebalari bat epaituko dute Gasteizen, agintaritzaren aurkako atentatua eta lesioak egotzita, ustez greba orokorraren egunean gertatutako istiluetan parte hartzeagatik. Fiskaltzak 18 hilabeteko kartzela zigorra eta kalte-ordainak eskatzen dizkio.
Eskubide Sozialen Kartak jakitera eman duenez, pertsona hori ez zuten egun horretan identifikatu, ezta atxilotu ere. Horren aurrean, epaituko duten pertsonari «babes osoa» emateko eta bere absoluzioa eskatzeko, elkarretaratzea deitu dute, 9:30ean Gasteizko epaitegien aurrean. «Irmoki salatzen dugu errepresioa eta askatasun politikoen aurkako epaiketa honek dakarren eraso larria», salatu dute.
Azkenik, «lan, pentsio eta bizitza duinen alde» mobilizatzen jarraituko duela ohartarazi du Eskubide Sozialen Kartak, eta bere «babesik eta eskerrik beroenak» helarazi dizkie grebalari guztiei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!