14 urte betetzen dira 2009an Euskal gazteriaren aurkako makro operazio errepresibo handienetako bat jarri zela martxan
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak (700 polizia baino gehiago) Euskal Herriko gazte mugimendu eta Ezker abertzalearen aurka hainbat hamarkadetan eman den sarekadarik handiena jarri zuen martxan 2009 urteko azaroaren 25ean. 34 atxiloketa gertatu ziren egun hartan Hego Euskal Herriko herrialde guztietan, 9 Gateizen.
34 atxiloketez gain, Segurtasun Indarrek 100 miaketa inguru egin zituzten etxeetan eta lokaletan, eta horietan gazte mugimenduarekin lotutako dokumentuak antzeman zituen frogatzat. Rubalcabak argi utzi zuen nahikoa zuela Segikoak izatea leporatzearekin, «ETAren harrobia» delakoaren aurkako operazio bezala aurkeztuz. Atxilotutako gazteek inkomunikazioan zehar torturak salatu zituzten eta egun horietan torturapean egindako adierazpenak baliatu ziren haien aurkako frogatzat.
PSOE, PP eta UPN bezalako alderdiek eta Lakuako eta Iruñeko gobernuek sarekada albiste on gisa agurtu zuten. EAJk, berriz, ez zuen kritikatu.
Ia 5 urte beranduago 2014an Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen urria eta urtarrila bitartean epaitu zituzten 40 gazte independentistak. Auzitegiak ez zien baliorik eman Poliziak inkomunikazioan zehar lortutako deklarazioei, eta zalantzan jarri zuen gazteek «askatasuna erabiliz» deklaratu izana. Zeharka bazen ere Auzitegi nazionaleko epai batek lehen aldiz onartu zuen adierazpen horiek torturapean egin zirela eta baliagabetzen zituen.
Araban, hiriburuan izan ziren atxiloketa denak. Polizia Nazionalak Aitor eta Jon Liguerzana anaiak, Bittor Gonzalez, Jagoba Apaolaza, Zumai Olalde, Nestor Silva, Unai Ruiz Pou eta Goizane Pinedo atxilotu zituen, Ion Anda berriz Guardia zibila atxilotua izan zen. Egun horretan ere Espainiako poliziak Zaramagako eta Errotako auzo elkarteak eta Garraxi taberna miatu zituen Gasteizen.
Makroepaiketa honen aurka Gasteizko Harresia eratu zen Arabako hiriburuan eta hurrengo urteetan zehar etorri ziren epaiketa eta militantzia politikoaren kontrako sententziak salatu eta geldiarazteko tresnak abiarazi zuen bere ibilbidea
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!