1182 kilometroko distantzia osatuko dute abuztuaren 1ean Gasteizen Euskal Preso Politikoen egoerari aterabidea emateko
"Izan bidea, ibiltarien sarea" dinamika berria jarri du martxan SAREk euskal preso eta errefuxiatu politikoen etxeratzearen aldeko aktibazio sozialaean sakontzeko helburuarekin. Hurrengo aste eta hilabetetan hainbat ekimen burutuko dituzte dinamikaren baitan, esaterako, abuztuaren 1ean Gasteizko Plaza Berrian egingo duten ekimen iraunkorra.
SAREk 1182 kilometrotako distantzia osatu nahi du abuztuaren 1ean Gasteizko Plaza Berrian burutuko duen ekimenean. Euskal Preso Politiko arabarrak bataz beste 593 kilometrotara daude sakabanatuta eta 1182 kilometro dira, hain zuzen, senide eta lagunek astebururo bisita bat egiteko bidaiatu beharreko joan etorriko distantzia.
Abuztuaren 1eko ekimenean bizikleta estatikoekin osatuko dute distantzia hori. Goizeko 10:00etatik hasita txanda desberdinak banatuko dituzte 8 bizikleta estatikorekin espetxera bidaia irudikatzeko. Lehenengo 593 kilometroak osatuta, 13:00etan, Euskal Preso Politikoen senideekin ekitaldi bat egingo dute balizko bisitaren 40 minutuko iraupena irudikatuz eta, bazkalostean, etxerako bueltan dauden gainerako 593 kilometroak egingo dituzte.
Erronka burutu ahal izateko eta herritar ororen partaidetza errazteko txanda desberdinak antolatuko dituzte. Lehendabizi kolektibo desberdinetako kideek eragingo diete pedalei, norbanakoen txanda 17:00etatik aurrera izango da.
Maiatzean martxan jarritako «Izan bidea, ibiltarien sarea» dinamikaren baitan burutuko dute ekimena, eta gobernu desberdinek Euskal Preso Politikoen egoerari konponbidea bilatzerako orduan duten inmobilismoa salatuko dute.
Aurretik, uztailaren 25ean, Zaballatik Gasteizera bizikleta martxa antolatuko dute.
Euskal Preso Politikoen eskubideen aldeko urratsak
Presoen egoerari aterabide emateko eta aktibazio sozialerako tresna izatea da SAREk martxan jarritako «Izan bidea, ibiltarien sarea» dinamikaren helburua. Dinamikaren muina nazio mailako erronka erraldoi batean kokatzen da: 3.127.326 kilometro osatzea, Euskal Herriak duen biztanle kopuruaren adina. «Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede batekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea» hori da SAREk dinamikarekin irudikatu nahi duena.
Edonork har dezake parte erronkan, norbanako zein elkarte. Mugikorrerako aplikazio bat jarri dute martxan Euskal Preso Politikoen eskubideen alde emandako urrats guztiak kontabilizatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!