«100 urte, bakarrik ezin da!»: partida ez da bukatu Hala Bedi, Gaztetxea, Errekaleor, Auzolana eta Sumendirentzako
Urte borobila izango da 2023a autogestioa eta asanblada ardatz dituzten Gasteizko ibilbide luzeko bost eragilerentzako, urterruenez jositako urtea. Hala Bedi irratiak 40 urte beteko ditu, Gasteizko Gaztetxeak 35, Auzolana Pilotalekuak 15, Errekaleorrek 10 urte eta Sumendik 7.
Elkarrekin beteko dituzten urteen kopurua ehun urtetik gorakoa dela eta, elkartasunaren aldeko lelo batekin aurkeztu dute urtemuga horien guztien hari izango den dinamika: «100 urte. Bakarrik ezin da».
Lema horren azpian lehen ekimena egin zuten inauterietan, otsailaren 18an: elkarrekin mozorratu eta urtebetetzeen urteari hasiera eman zioten.
Orain, dinamika osoa aurkeztu dute jendaurrean: «Dinamika aurkezten dugu gaur urte hauetan guztietan elkartu gaituzten ideia eta lan egiteko moduei indarra emateko, hala nola asanblearismoari, autogestioari eta okupazioari. Horretarako, hainbat ekintza eta dinamika burutuko ditugu urtean zehar», esan dute.
Datorren urriaren 21era arte, hamaika ekimen eta jaialdi egingo dituztela iragarri dute.
100 urte, bakarrik ezin da!
1983an sortu zen Hala Bedi irratia, eta 40 urte egingo ditu aurten. «Zentsura, errepresio eta legalitatearen kasillak erraz gaindituz komunikazio librearen eremuan erori da. Ahotsik ez dutenen bozgorailu bihurtu da jolasa hasi bezain pronto», urteurrenen jolasean.
Gaztetxeak 35 beteko ditu, «okupazioa, asanblada eta autogestioaren karta inork bezala erabiltzen daki eta hori izango da bere arma jolasean zehar». 1988tik izan den bezala.
Auzolana Pilotalekuak ere, 15. urtemuga duen honetan, «Gasteizen inoiz egin den talde argazki erraldoia eginez lizuna gainetik kendu eta indarberritua ateratzea lortu du; eta “Mila gorriz! Baietz auzoa defendatu!”, oihukatu du».
2013an hasi zuen jolasa Errekaleor Auzo Askeak eta «okupazioaren karta maisuki erabilita hilzorian zegoen auzo bat biziberritu du».
Bukatzeko, SUmendi espazioa, gazteena, «geroz eta zahartuago dagoen auzoa gazte berritzen ari da bere txanda guztietan».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!