10 milioi euro kostako den aldaketa bat onartu du Espainiako Gobernuak AHTaren obretan, Legutioko tartean
Tunelaren "egonkortasuna hobetzea" du helburu.
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak AHTaren obrako kontratuaren aldaketa bat onartu du gaur, 10,2 milioi eurokoa. Legutio eta Eskoriatza arteko bigarren tarteari eragingo dio moldaketak, Legutiano ABEE aldi baterako enpresa elkarteari esleitutako tarteari.
Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek eman du gaur moldaketaren berri. AHTaren obrak hasi zirenetik iragarri duten hirugarren moldaketa da. Helburua, Rodriguezen hitzetan, «jarraipena» ematea «Espainiarentzat eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoarentzat horren garrantzitsua den azpiegiturari».
Besteak beste, tarte horretan eraikita dagoen tunela sendotu behar dute, egonkortasuna hobetzeko eta ingurunean izan daitezkeen aldaketetatik babesteko.
Obren atzeratzeak eragin omen ditu aldaketak eta gastuak handitzea. Euskal Y-ak 4.200 milioi euroko aurrekontua zuen hasieran. Gaur gaurkoz 5.000 milioi gastatu dituzte eta 7.000 milioira iritsiko da kostua. Obrei eta epeei dagokionez, duela hamasei urte hasi ziren AHTaren obrak 2028ra arte luzatuko dira gutxienez, aurreikuspen ofizialen arabera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!