Errefuxiatuen eskubideen aldeko kalejira aldarrikatzailea egin dute Gasteizen
Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak deituta, pertsona errefuxiatuen eskubideen aldeko kalejira egin dute Gasteizen. Estatuen eta Europako Batasunaren politika migratzaileak salatu dituzte hiru urtez jarraian errepikatu duten mobilizazioan. “Gerraren negozioarekin aberasten eta mugak zaintzearekin” arduratuta egotea egotzi diete arduradun politiko ezberdinei.
Baina egoerak hobera egin ordez, txarrera egin du. Hori da gutxienez gaur bildutakoek ardura nagusietako bat. Gauzak horrela, espetxe batekin alderatu dute Europa: “Europa inoiz baino espetxeago da. Asko dira Europara bidean itsasoan itota edo basamortuan barrena hiltzen direnak; Mediterraneoa eta Sahara basamortua hobi komunak dira”, salatu dute.
Kartelekin soinean, “atxiloketa guneak” gero eta beteago daudela ohartarazi dute, han dauden pertsonek “beren herrietan ukatzen zaien bizi berri bat topatzea” nahi dutela azpimarratzearekin batera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!