Ernaik Gasteizko hiri eredu autoritarioaren gorakada salatu du
Gasteizko Ernai kolektiboak hiriko polizia indarren gehiegizko presentzia eta hiri eredua kritikatu ditu.
Ernaik azpimarratu duenez, azken urteetan polizia indarren gorakada nabarmena izan da Gasteizen, segurtasunaren izenean gazteak eta herritarrak kontrolatzeko asmoz. «Segurtasun ezaren sentsazioa kapitalismoaren problematika orokorragoak ezkutatzeko fenomenoa da», adierazi dute.
EAJ-PSEren udal gobernua kritikatu dute, Gasteizko kaleak indar polizialei irekitzeagatik eta haien ratioa handitzeagatik. «Eusko Jaurlaritzari eta Udalari egoera eskuetatik joan zaie», gaineratu dute.
Ernairen arabera, polizia indarrek arrazakeria, matxismoa eta espainolismoa sustatzen dituzte, eta herritarren aurkako errepresioa baliatzen dute. Azken kasu gisa, «huelga de celo» aitzakiapean udaltzainek zigor neurrigabeak ezarri dituztela salatu dute.
Ernaik mobilizazioak eta sare sozialetan informazioa zabaltzeko deia egin du, hiri eredua eraldatzeko eta gazteriaren eskubideak defendatzeko.
Hurrengo egunetan errepresioari aurre egiteko gida aurkeztuko dutela jakinarazi dute.
Hemen uzten dizuegu dokumentu osoa: Polizia- Gasteizko hiri ereduan sakontzen
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!