Endika eta Oitia (Ikasle Abertzaleak): “Selektibitatearen funtzio soziala da langileak formatzea etorkizuneko interes burgesei erantzuteko”
Selektibitatearen aurkako kanpaina abiatu du IAk.
Unibertsitaterako sarbide froga burutu dute hainbat erkidegotako ikasleek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan uztailaren 6tik 8ra burutuko dute, eta horren aurkako kanpaina bat abiatu du Ikasle Abertzaleak-ek.
Horren inguruan gehiago jakiteko Endika eta Oitia IA-ko kideak izan ditugu Hizpidean.
Selektibitate ikasleen etorkizun akademiko eta pertsonala baldintzatzen duen proba bat dela salatu dute, ikasleen garapen kognitiboa ebaluatu beharrean sistema kapitalistak behar duen ikasle eredua sustatzeko tresna dela. Honen funtzio sozialaz ere mintzatu dira, eta Euskal Eskola Nazionalaren beharra aipatu dute. Maila nazionaleko mobilizazio ezberdinak burutu dituzte, eta datorren asteartean, hilaren 6an, Gasteizko Elurretan goizeko 11tan burutuko den elkarretaratzera hurbiltzeko deia zabaldu dute.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Endika eta Oitia (Ikasle Abertzaleak): "Selektibitatearen funtzio soziala da langileak formatzea etorkizuneko interes burgesei erantzuteko"00:09:02
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!