Ekonomia-Geopolitika | AEB, NATO eta Errusiaren arteko negoziazioak Genevan.
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren kolaborazioa.
Gaurkoan Geneva hiri suitzarrean AEB, NATO eta Errusiak abiatu dituzten negoziaketen inguruan mintzatu zaigu Adrian Zelaia.
Bestalde, korporazio handiak eta aditu kapitalista ugari ari dira jadanik esaten eredu neoliberala agortutzat eman eta kapitalismoa ‘berrasmatu’ beharra dagoela, zentzu honetan kapitalismo korporatiboa da agertzen diren kontzeptu berri horietako bat, Zelaiak esan digunez.
Azkenik, Euskal Herrian ere jarduten duen “Blackrock” finantza korporazio estatu batuarrak inflazioaren atzean uzten ari den aztarnak aipatu dizkigu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!