Ehunka lagunek egin dute bat sorosle eta begiraleen grebarekin
Manifestazioa burutu dute gaur Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek. Irailaren 1etik greba mugagabean daude, sektoreak bizi duen prekarizazio egoera salatuz.
Udalaren pasibitatearen aurrean mobilizazioa burutu dute Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek. Ehunka lagunek egin dute bat Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu den manifestazioarekin.
Irilaren 1ean greba mugagabea abiatu zuten sorosle eta begiraleek. Kirol jardueretako langileek, ordea, lan gatazka hau uda hasieran abiatu zuten sektoreak bizi duen prekarizazio egoera salatu eta Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean neurri eta protokolo zehatzen aktibazioa exijitzeko. 10 egunez lanuzteak burutu ostean akordio bat erdietsi zuten Gasteizko Udaletxearekin baina azken honek ez zituen adostutako neurriak bete eta greba mugagabera jo zuten.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!