Aske Antolakundeak “Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua” euskaratu du
Ostegunean aurkeztuko dute Eva Forest Liburutopian “Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua”ren euskarazko itzulpena arratsaldeko 19:00etan.
Gehiago…
Gehiago…
Ostegunean aurkeztuko dute Eva Forest Liburutopian “Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua”ren euskarazko itzulpena arratsaldeko 19:00etan.
Joan den astean sinatu zen akordio berria. Ostalaritzako Langile Asanbladak langileentzako “bi kalte” ekarriko dituela salatu du, eta “langileen antolaketa eta elkartasuna eraso horietatik defendatzeko bide bakarra direla” aldarrikatu du.
Gailuak HP markakoak dira eta Intel Core prozesadorea erabiltzen dute. BDZk salatu duenez, “palestinar herriaren genozidioarekin aktiboki lankidetzan diharduten” enpresak dira.
Eginaren Eginez critica que el ayuntamiento haya utilizado en la campaña “I Love Turismo Accesible” a influencers de fuera de Gasteiz, ignorando a las personas con diversidad funcional de la ciudad.
Araban energia berriztagarrien hedapena eztabaida bizian da azken asteotan, besteak beste, Solariak eraiki nahi dituen hemeretzi planta fotovoltaikoengatik. Multinazionalaren bi zuzendari ohi administrazio publikoan lanean hasi direla jakin da orain. Testuinguru horretan, Arabako Herri Unibertsitateak salatu du Solaria “gehiegikeriaz” jokatzen ari dela, Eusko Jaurlaritzaren marko juridiko “kaotikoa”, administrazioaren gardentasun falta eta ate birakarien itzala tarteko. EH Bilduk alegazioak aurkeztera deitu du.
Aurreko saioetako klasifikatuak eta iazko finalistak arituko dira Gaztetxean bihar, Arabako Showcase bat eta DJez gain. Preso politikoen egoera eta izaera errebindikatzen duen ekitaldiak hamar urte beteko ditu aurten.
Voxek immigrazioaren aurkako mezu faxista eta arrazistak zabaldu ditu gaur Gasteizen, pankarten eta agerraldi baten bidez. Propaganda hori, ordea, berehala kendu dute militante antifaxistek.
Ba al dakizu zein den EAEn eskola publikoan dauden ikasle ehuneko altuena duen eskualdea? Eta D ereduaren pisu gehien duena?
Mañana habrá una charla en el ZAPateneo de Gasteiz a las 19:00 en la que se visibilizará la desatención médica que sufren las personas presas.
Desokupazio enpresa batek adingabeko bat duen familia bat etxegabetu nahi duela salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Larrialdi telefono bat jarri dute martxan.
“Makroproiekturik ez! Lurra defenda dezagun” lelopean elkartu ziren atzo Araba Bizirik kolektiboak deituta. Legez kanpokotzat, ingurumen-kaltetzailetzat eta herriaren borondatearen aurkakotzat jotzen dutelako exijitu dute Labrazako proiektua gelditzea.
Dinamikak memoria eta borroka uztartzea du helburu, “egungo borrokak iraganekoen jarraipen zuzena” baitira.
Astelehenean erregistratu zuten ofizialki ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorrerako deialdia “Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko” lelopean.
Judimendi auzoko hainbat eragilek ohartarazi du Elige tu cama negozioa zabaldu berri dutela auzoan. Rent to rent estiloko enpresa da. Salatu dutenez, horrelako enpresek etxebizitzako gelak alokatzen dituzte, elkartzeko espazioak desagerrarazten dituzte eta kontrola sustatzen dute. Enpresa espekulatzaileen asmoa etxebizitza bakoitzari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzea eta auzotarrak pobretzen jarraitzea dela kritikatu dute. Eragileek “auzotik kanpo” nahi dute negozio mota hori.