Lau talde Gasteizko Txosnen Banda Lehiaketaren finalean izango dira
GasteizkoTxosnak banda lehiaketaren finalera iritsi dira jada lau talde finalista: Mildeo, Markes Iraizoz, Estoldetan eta Páte de Rata.
Gehiago…
Gehiago…
GasteizkoTxosnak banda lehiaketaren finalera iritsi dira jada lau talde finalista: Mildeo, Markes Iraizoz, Estoldetan eta Páte de Rata.
Estherrekin hitz egiten dugu, Palestinarekin Elkartasunako kidea, kolektiboak aurkeztu duen fanzinearen inguruan.
Atzo, maiatzaren 18an, larunbata, Gasteiz izan zen Sare mugimenduak antolatutako “Puzzlea osatu arte!” ekimenaren baitako mobilizazio baten eszenatokia.
Aste honetan bete dira 50 urte Guardia Zibilak Iñaki Garai Blanca Salegi eta Jesus Maria Markiegi “Motriko” hil zutenetik Gernikan. Zentzu horretan, larunbat honetan Egiari Zorrek ekitaldi bat egin du Brulleria Plazan egia eta aitortza eskatzeko Markiegiren kasuan.
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi ditu sailak erantzun gabe.
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo Saileko iturri batek ARGIAri azaldu dioenaren arabera auzitan daude. Beste biak etxebizitza turistiko gisa esplotatzeko baimenik ez du, baina alokairuan ditu.
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea. Antépara PPko kide esanguratsua da, besteak beste zinegotzia da Gasteizko Udalean eta EAEko PPko buru Javier de Andrésen hurbilekoa.
Gaur duela 50 urte Guardia Zibilak Jesus Maria Markiegi Aiastui Motriko hil zuen. 20 urte besterik ez zituen, baina arrasto sakona utzi zuen Gasteizko bizitza politiko zein kulturalean.
Oskar García de Bikuñak kontatu dizkigu aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak, laugarren edizio honen atarian.
“Lurraren defentsa antolatzeko” kanpaldia egingo du Euskal Herria Bizirik-ek 16tik 18ra Donemiglianan. Elkar ezagutza eta lurraren ezagutza bera egongo dira erdigunean.
Igande honetan ospatu zen Arabako “Herri Libre Bat” eguna Argantzonen. Bertan Gure Eskuk
deia egin zuen ekainaren 7an deitutako manifestazioan parte hartzeko.
Donostiako Txago kolektiboarekin hitz egin dugu, 2024ko Karrikaratuz txostena aurkeztu duten honetan. Bortizkeriaren desnaturalizazioaz eta pertsona ororen defentsari buruz aritu gara.
Arabako egoitzetako langileen ordezkariek ordu luzez etengabe lan egin behar dutela, plantilla eskasa dutela eta soldatek ez dutela lanaren karga estaltzen azaldu dute. Egoera honetan, hitzarmen duin bat eta zaintza-ratio egoki bat eskatzeko mobilizazioak abiatu dituzte.