Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo Saileko iturri batek ARGIAri azaldu dioenaren arabera auzitan daude. Beste biak etxebizitza turistiko gisa esplotatzeko baimenik ez du, baina alokairuan ditu.

PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea. Antépara PPko kide esanguratsua da, besteak beste zinegotzia da Gasteizko Udalean eta EAEko PPko buru Javier de Andrésen hurbilekoa.

Bat inon loturik deino ez gara libre izango

Jesus Maria Markiegi “Motriko”, 50 urte

Gaur duela 50 urte Guardia Zibilak Jesus Maria Markiegi Aiastui Motriko hil zuen. 20 urte besterik ez zituen, baina arrasto sakona utzi zuen Gasteizko bizitza politiko zein kulturalean.

Euskaraldia: Hizkuntza ohiturak aldatzea da premisa

Oskar García de Bikuñak kontatu dizkigu aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak, laugarren edizio honen atarian.

Iñigo Leza (Euskal Herria Bizirik): “Lurra defendatzea da gure alternatiba bakarra, ez dago sistema kapitalista hau salbatzerik”

“Lurraren defentsa antolatzeko” kanpaldia egingo du Euskal Herria Bizirik-ek 16tik 18ra Donemiglianan. Elkar ezagutza eta lurraren ezagutza bera egongo dira erdigunean.

Trebiñutik deia Bilboko kaleak betetzeko ekainaren 7an

Igande honetan ospatu zen Arabako “Herri Libre Bat” eguna Argantzonen. Bertan Gure Eskuk
deia egin zuen ekainaren 7an deitutako manifestazioan parte hartzeko.

“Ezin da hitz egin disidentziak babesten dituen polizia mota baten inguruan”

Donostiako Txago kolektiboarekin hitz egin dugu, 2024ko Karrikaratuz txostena aurkeztu duten honetan. Bortizkeriaren desnaturalizazioaz eta pertsona ororen defentsari buruz aritu gara.

[Hala Bideo] Erresidentziak borrokan!!

Arabako egoitzetako langileen ordezkariek ordu luzez etengabe lan egin behar dutela, plantilla eskasa dutela eta soldatek ez dutela lanaren karga estaltzen azaldu dute. Egoera honetan, hitzarmen duin bat eta zaintza-ratio egoki bat eskatzeko mobilizazioak abiatu dituzte. 

La “Flotilla de la Libertad” es atacada por Israel en aguas maltesas

Hablamos con Mikel, parte de las fuerzas de ayuda humanitaria, que realizan un trabajo constante para romper la imposición del aislamiento israelí sobre Gaza, con el que niegan otro Derecho Humano más a esta población.

Idoia Tapia: “Ez nekien zer kontatu nahi nuen baina bai nola”

Idoia Tapia Gasteizen izango da Alter Nation izeneko bere ikuskizun berriarekin. “Konferentzia performatibo” honek soinu efektu artifizialez baliatuz Identitate Nahasmendu Disoziatiboa (IND) lantzen du. Errekaleorreko zineman izango da ikusgai ostiral honetan, maiatzaren 9an arratsaldeko 19:00etan.

Lorabarri astea Aramaixon, nekazal eredu berriei topa

Gure ohiko kolaboratzaile batekin hitz egin dugu gaurkoan, Iratirekin, nekazaritza sintropikoaz zein Aramaixon antolatu duten Lorabarri asteaz.

[Hala Bideo] Korda espazioa desalojo arriskuan: hiru urteko autogestioaren etorkizuna kolokan

Korda espazioa Pintoreria 51ean okupatu zuten 2022ko ekainetik. Ensanche 21 udal sozietateak desalojo prozedura abiatu du martxoaren 20an. Hiruzpalau urtean kultura, gizarte eta hezkuntza jarduera ugari izan dira bertan. Kolektiboak baliabide legalak prestatu ditu egonaldiari eusteko.

LAB (Igor Chillón): “Burujabetza behar dugu Euskal Herria beste norabide batean kokatzeko”

Euskal Herriko hiruburuetan mobilizatu ziren atzo LAB sindikatuko kideak. Kaleak “klase elkartasunez eta borrokaz” bete zituzten.

Archives by Month:

Archives by Subject: