Zaldibarreko hondamendiak hiru hilabete beteko ditu, gertatutakoak eta erantzukizunak argitzeke
Bihar, maiatzak 6, hiru hilabete beteko dira Zaldibarreko zabortegia amildu zenetik eta zabor azpian desagertuta jarraitzen dute Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak. Zaldibar Argitu Plataformak burrunbada deitu du asteazkenerako Euskal Herriko balkoietatik gaueko 20:30etan, ondoren “Zaborrezko Munstroa” abestia jartzea eskatu dute
