PPk erdira murriztu nahi du Arabako euskararentzako aurrekontua
Datorren urtera begira, PPk erdira jaitsi nahi ditu euskara sustatzeko aurreikusita dagoen diru partidak, milioi bat euroko murrizketak proposatuz.
Gehiago…
Gehiago…
Datorren urtera begira, PPk erdira jaitsi nahi ditu euskara sustatzeko aurreikusita dagoen diru partidak, milioi bat euroko murrizketak proposatuz.
Gaur irekiko ditu Herri Dendak ateak eta egunero irekiko da urtarrilaren seira arte. Bertan Gasteizko herri mugimenduko material anitz erosteko aukera izango du gerturatzen den pertsona orok. Azoka herrikoia Aiztogile kaleko 35. zenbakiko behe solairuan dago kokatua.
2025eko edizioak bi gune berri estreinatuko ditu, Palestinari aipua egin eta aurkezpen zein kontzertu anitzez josia egongo da.
Gertaera 2023ko martxoan eman zen Zabalgana auzoan, bi udaltzainek hamasei urteko Aimar gaztea zebrabide bat ez errespetatzeagatik atxiki eta eraso zutenean.
Auzoan Bizi etxebizitza sindikatuko kideak Alokabideko Gasteizko bulegoetara bertaratu dira bi familiaren etxegabetze prozesuak salatu eta hauek kalean gera ez daitezen konponbidea exijitzeko. Samira eta Hamiden familietan guztira lau adin txikiko daudela gaineratu dute. Alde batetik, Alokabidek Hamid eta bere familia etxegabetu nahi ditu, eta bestetik, berralokatzaileak Samirarena.
Euskara, gazteria eta teknologia uztartzen dituen proiektu berritzaile honek Laudioko gazteekin egin du geldialdia Gasteiza etorri baino lehen.
Pasa den igandean argitaratu zuen plegu berria aldundiak. Kontratazio agiri berrian, langileen aldarrikapen gehienak jaso dira, eta indarkeria matxistaren biktimak artatzeko baliabideak handituko dira aurrerantzean.
Azaroaren 26, 28 eta abenduaren 2rako deitu zituzten greba egunak sindikatu abertzaleek. Atzo Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako elkarretaratze batekin bukatu zuten hirugarren greba eguna.
Izaki Gardenak talde gasteiztarrak disko eta bideo berriak aurkeztu ditu gaur Izaskun Arrue Kulturgunean. «Sitsak» izenpean argitaratuko duen lan honek Durangoko Gakobeltz Hit Faktorian grabatutako lau kanta berri dauzka eta taldearen ibilbidean zehar sortutako beste sei kantekin batera kaleratuko dute. Aurkeztutako lana CD eta binilo formatuan plazaratuko dute Libe Kortazarrek egindako diseinuarekin.
Ostegunean zegoen ezarrita desalojoa Gasteizko Alde Zaharrean. Sindikatuaren “gaitasun antolatuei esker” kaleratze data atzeratzea lortu da.
Bihar, abenduak hiru, Euskararen Eguna ospatuko da eta ekintza ezberdinak burutuko dira Gasteizen
“Ekinez egina, gazteok independentzia!” kanpaina nazionalaren baitan burutu dituzte ekintzak. “Independentizaren aldeko eta espainolismoaren aurkako ekimen desnormalizatzailetzat” jo ditu.
Hablamos con Erika de Goiener, la cooperativa de generación y consumo de energía renovable euskalduna.
NBEk partizio plana sinatu zuenetik 78 urte igaro direnean, Palestinarekin Elkartasuna plataforma kalera atera da “bi estatuen irtenbidea hasieratik irtenbide faltsua zela” eta partizioak eta genozidioak aurrera jarraitzen dutela salatzeko.